Mundua -
Hondamendi naturalak
48 pertsona hil dira AEBko ipar-ekialdean izandako uholdeen ondorioz
"Ida" urakanak 23 hildako utzi ditu New Jerseyn, 12 New Yorken, hiru Westchesterren, hiru Philadelphian eta bat Conneticuten.
Agentziak | EITB MEDIA
Ostegun goizaldean Ida urakanak eragindako uholdeen ondorioz hildakoen kopurua 48ra igo da, Phil Murphy New Jerseyko gobernadoreak eskualde horretan 23 pertsona hil direla iragarri ostean.
Bertako agintariek eta hedabideek jakitera eman dutenez, beste 12 pertsona hil dira New York hirian, hiru Westchester konderrian, hiru Philadelphian (Pennsylvania) eta bat Connecticuten.
Ekaitz historiko horren ostean, New Yorkek larrialdi egoera ezarri zuen asteazken gauean, eta, egoera ikusita, Joe Biden AEBko presidenteak laguntza federala eskaini du kalteak aztertzeko; halaber, aldarrikatu du "dirua lehenbailehen" joan dadila fenomeno horrek suntsitutako etxe eta negozioetara.