Mundua -

Migrazioa

Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen ontziak 189 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan

Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera, aurten ia 2.000 pertsona hil dira itsasoan Europa hegoaldeko kostaldera iritsi nahian.

Mugarik Gabeko Medikuak erankundearen ontziak 189 migratzaile erreskatatu ditu. Argazkia: @MSF_SEA
Mugarik Gabeko Medikuak erankundearen ontziak 189 migratzaile erreskatatu ditu. Argazkia: @MSF_SEA
Mugarik Gabeko Medikuak erankundearen ontziak 189 migratzaile erreskatatu ditu. Argazkia: @MSF_SEA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugariko Gabeko Medikuak erakundearen Geo Barents ontziak 189 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan azken orduetan. Guztira, 200 pertsonatik gora daramatza.

Gobernuz kanpoko erakundeak azaldu duenez, jendez gainezka zihoan ontzi batean ari ziren bidaia egiten eta beheko solairuan oxigeno gutxi zuten. "Orain denak seguru daude Geo Barents ontzian", adierazi dute Twitter sare sozialean.

Bestalde, ResQ People gobernuz kanpoko erakundeak portu seguru bat eskatu du, azken egunetan Mediterraneoan erreskatatu dituen 166 migratzaileak lehorreratzeko. Tartean, 12 adingabeko eta bederatzi hilabeteko haurra daudela zehaztu du.

Migrazioen Nazioarteko Erakundeak bildutako datuen arabera, aurten ia 2.000 pertsona hil dira itsasoan Europa hegoaldeko kostaldera iritsi nahian.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sendagileen albisteak GKEak Mediterraneo itsasoko kostaldea