Mundua -
Alemania
Ia 600 protestari atxilotu eta hamar polizia zauritu dituzte Berlinen, murrizketen aurkako protestetan
Querdenken mugimenduak antolatutako protestetan, 5.000 pertsona baino gehiago bildu dira Alemaniako hiriburuan.
Agentziak | EITB Media
Ia 600 pertsona atxilotu dituzte igandean Berlinen, covid-19aren pandemia geldiarazteko ezarritako murrizketen aurka baimenik gabe egindako protestetan. Protesta horietan, 10 agente baino gehiago zauritu dira, Poliziak jakitera eman duenez.
"Orain arte, ia 600 pertsona atxilotu dituzte, arau-hauste larriak egotzita", Berlingo Poliziaren bozeramaile Thilo Cablitzek Welt egunkariari esandakoaren arabera.
Protestak Querdenken murrizketen aurkako mugimenduak antolatu ditu, eta, hainbat ekitalditan, 5.000 pertsona baino gehiago bildu ditu Alemaniako hiriburuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea