Mundua -

KORONABIRUSA

Espainiatik iristen diren pertsona txertatuek ez dute berrogeialdirik egin beharko Erresuma Batuan

Uztailaren 19tik aurrera, Ingalaterrara itzultzen diren inmunizatutako turistek ez dute isolatu beharko, baina bidaiatu aurretik test bat egin beharko dute, eta herrialdean daudenean PCR bat.

Bi turista Menorcan. Argazkia: EFE.
Bi turista Menorcan. Argazkia: EFE.
Bi turista Menorcan. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grant Shapps Erresuma Batuko Garraio Ministroak iragarri duenez, uztailaren 19tik aurrera, Ingalaterran bizi diren eta Espainiar Estatutik (egun kolore horiz, koronabirusaren semaforoaren arabera) itzultzen turista immunizatuek ez dute 10 eguneko berrogeialdirik egin beharko covid-19aren aurkako txertaketaren jarraibide osoa jaso badute. Boris Johnsonek duela egun batzuk aurreratu zuen neurria.

Londresek, bere aldetik, mantendu egingo du Ingalaterrara bidaiatu aurretik test bat egitearen eskakizunari, baita herrialdera iritsi eta bi egunetan PCR bat egitearen derrigortasuna. Ministroak Komunen Ganberaren aurrean zehaztu duenez, gainera, bertan behera utziko dute herrialdera iritsi eta zortzi egunetara orain arte egin behar zen hirugarren PCR proba egitea.

Ministroak zehaztu duenez, iragarritako neurriek "lehentasuna ematen diete Erresuma Batuan txertatutako pertsonei".

"Berriro ere ongietorria eman nahi diegu nazioarteko bidaiariei, eta gure planteamendua merkatu garrantzitsuetatik datozen pertsona txertatuei zein udako ohiko helmuga diren tokietako pertsonei zabaltzeko lanean ari gara, hala nola Ameriketako Estatu Batuak eta Europar Batasuna". Gai horren inguruko informazio gehiago "unea heltzen denean" helaraziko dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Euskadi bideoak Erresuma Batua Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Brexit albisteak Uda Bidaia albisteak 2024 Txertoak Boris Johnson lehen ministro ohia Covid birusaren olatu berria