Mundua -

Koronabirusa

Pandemiaren kontrako murrizketak uztailaren 19an kenduko dituzte Ingalaterran

Boris Johnsonen planaren arabera, egun horretatik aurrera ez da derrigorrezkoa izango musukoa erabiltzea edo pertsonen arteko segurtasun tartea mantentzea.

Pertsona bat musukoa jantzita eta bizikletan, Londres erdigunean. Artxiboko argazkia: EFE
Pertsona bat musukoa jantzita eta bizikletan, Londres erdigunean.
Pertsona bat musukoa jantzita eta bizikletan, Londres erdigunean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johnsonek iragarri du uztailaren 19an indargabetuko dituztela covid-19aren aurkako murrizketak Ingalaterran. Hala, musukoa erabiltzea edo segurtasun tartea mantentzea ez da nahitaezkoa izango.  

Lehen ministro britainiarrak azaldu duenez, uztailaren 12an datu epidemiologikoak onak badira, handik astebetera neurri murritzaileak kendu egingo dituzte eta oraindik garazita dauden jarduera ekonomikoak, ekitaldi jendetsuak eta gaueko aisialdia baimenduko dituzte.

Horrenbestez, uztailaren 19tik aurrera ez da edukiera mugarik izango eremu itxietan, ezta aire zabalean ere; musukoa erabiltzea gomendatuko dute, baina ez da derrigorrezkoa izango; segurtasun tartea kenduko dute; eta Gobernuak enpresen esku utziko du telelanari buruzko erabakia.

Bestalde, Johnsonek jakinarazi du turismo sektorearekin eta hegazkin konpainiekin harremanetan daudela, txertoaren pauta osoa hartu duten bidaiariek koarentenarik egin behar ez dezaten Espainia, Frantzia edo Italia bezalako herrialdeetatik Erresuma Batura bueltatzen direnean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Londres azken ordukoa Ingalaterra Txertoak Boris Johnson Koronabirusa Maskarak