Mundua -
AEB
Lau lagun hil eta 150 desagertu dira eraikin bat behera etorrita, Miamin
Suhiltzaileek azaldu dute hondakinen azpitik zaratak entzuten direla, eta jendea bizirik harrapatuta geratu dela uste dutela.
agentziak | eitb media
Gutxienez lau pertsona zauritu, hainbat zauritu eta 159 desagertu dira 12 solairuko eraikin bat behera etorrita, Miamin (Florida, AEB).
Daniella Levine Miami-Dade konderriko alkateak eman du datuen berri, eta gaineratu du 120 bizilagun bizirik aurkitu dituztela dagoeneko.
"Oso argia izan nahi dut datuekin, aldatu egingo dira. Ahal dugun neurrian eguneratuko ditugu", zehaztu du, erreskate taldeak lanean ari direla eta bizirik jende gehiago aurkitzeko "esperantza" dutela azaldu aurretik.
Suhiltzaileek azaldu dute hondakinen azpitik zaratak entzuten direla, eta jendea bizirik harrapatuta geratu dela uste dutela.
Joe Biden AEBko presidenteak larrialdiko adierazpen bat onartu du Floridarentzat, eta gertakarira funts federalak bideratu ahal izango dira.