Mundua -

bitcoina

El Salvador, bitcoina trukerako legezko diru gisa aitortu duen lehen herrialdea

Bitcoin Legeak kriptomonetaren erabilera legala arautzen du eta horrekin bide emango dio edozein pertsona natural edo juridiko publiko zein pribatuk egin nahi duen transakziotan bitboina erabiltzari.

El Salvadorreko Batzar Legegilea Bitcoin Legea bozkatzen. Argazkia: EFE
El Salvadorreko Batzar Legegilea Bitcoin Legea bozkatzen.
El Salvadorreko Batzar Legegilea Bitcoin Legea bozkatzen. Argazkia: EFE

o.p. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

El Salvadorko Biltzar Legegileak, gehiengo ofizialista duenak, Bitcoin Legea onartu du eta, beraz, kriptomoneta horren erabilera babestuko du legeak. Hala, herrialde hau izan da bitcoina trukerako legezko diru gisa aitortu duen munduko lehen herrialdea.

Ekimenak bitcoinaren legezko erabilera baino ez du ezartzen, eta ez beste kriptomoneta batzuena, edo abian izan daitezkeen beste proiektu batzuena ere. Legebiltzarreko 84 diputatuetatik 62 diputaturen botoekin onartu zen, eta Egunkari Ofizialean argitaratu eta 90 egunera sartuko da indarrean.

Oposizioko alderdietako 19 diputatuk ez zuten ontzat hartu legea, Alianza Republicana Nacionalista (Arena, eskuina) alderdiko 14 parlamentari, Nazio Askatasunerako Farabundo Marti Fronteko 4,  eta Nuestro Tiempo alderdiko diputatu batena.

Dekretuaren arabera, bitcoina legezko txanpon gisa arautzea da legearen xedea, pertsona natural edo juridiko publiko edo pribatuek egin behar duten edozein transakzio eta titulutan mugarik gabe erabil dezaketen moneta izanik.

Nayib Bukele presidenteak Twitter bidez ezagutzera emandako legea inongo eztabaida legegilerik gabe sartu zuten Parlamentuan.

Legearen arabera, bitcoinaren eta dolarraren arteko aldaketa "libreki ezarriko du merkatuak", eta ez du kapitalaren irabazien gaineko zergarik ordaindu beharko, legezko beste edozein moneta bezala.

Bitcoinen erabiltzaileek, batez ere, epe luzerako balioko babesleku gisa erabiltzen dute, denboran zehar haren prezioa igoko den esperoan.

Halaber, legearen arabera, eragile ekonomiko orok onartu egin beharko du bitcoina ordaintzeko modu gisa "ondasun edo zerbitzu bat eskuratzen duenak hala eskaintzen dionean", eta organo betearazleak kriptomonetaren zirkulaziorako beharrezkoa den egitura instituzionala sortu beharko du, legean ezarritakoaren arabera.

Rodrigo Avila oposizioko diputatuak osoko bilkuran adierazi zuenez, bitcoina "diru-mekanismo aldakorra da, eta horren erabilerak egoera larriak sor ditzake, beharrezko neurriak hartzen ez badira".

Halaber, gogorarazi zuenez "hainbat herrialdetan" kriptomonetak erabiltzea debekatu dute, bereziki bitcoina, eta "beste batzuetan" bitcoinaren erabilera espezifikoari buruz ohartarazi dute.

Gaineratu zuenez, bitcoina "hainbat herrialdetan baimentzen da, baina ez da legezko txanpon gisa ofizialdu; hemen aldiz azterketa handiagorik edo gaiak eskatzen duen eztabaida sakonagorik gabe onartzen ari gara".

Organo Exekutiboak legearen aplikazioa arautuko duen erregelamendua sortu beharko du, eta, beraz, espero da legeriak azaltzen ez dituen elementu batzuk argituta geratuko direla, hala nola bitcoinetik dolarrerako "trukea automatikoa eta bat-batekoa" izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak