Mundua -

HAUTESKUNDEAK

Castillok aurrea hartu dio Fujimoriri Peruko hauteskundeen zenbaketan

Peru Libre alderdi ezkertiarraren buruak botoen % 50,07 du, % 92,62 zenbatuta.

Pedro Castillo, ezkerreko hautagaia. Argazkia: EFE
Pedro Castillo, ezkerreko hautagaia
Pedro Castillo, ezkerreko hautagaia. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Castillo Peruko presidentegaiak aurrea hartu dio Keiko Fujimori aurkariari hauteskunde presidentzialen zenbaketa % 92,62ra iritsi denean.

Castillo Peru Libre alderdi ezkertiarraren hautagaia da, eta zenbaketa hasi zenetik, lehenengo aldiz jarri da Fujimoriren aurretik (% 50,07 eta % 49,92, hurrenez hurren). Azken hori hirugarren aldiz aurkeztu da hauteskundeetan, Fuerza Popular alderdi kontserbadorearekin.

Peruko azken urteetako hauteskunde zatituenak botoz boto erabakiko dira, Ipsosen inkestan agertzen zen moduan. Izan ere, zundaketa horrek % 50,2ko babesa ematen zion Castillori, eta % 49,8koa Fujimoriri.

Castillok, hezkuntza arloko buruzagi sindikal eta irakasleak, 8.399.160 boto ditu oraingoz, Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak baino 26.000 inguru gehiago.

Falta diren botoak, % 7, zenbatzeko zain, Castillok nekazal guneetan eta hiritik urrun daudenetan du esperantza; Fujimorik, berriz, atzerrikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Latinoamerikako albisteak Peru azken orduko albisteak Hauteskundeak gaur Arantxi Padilla albisteak