Mundua -
Sare sozialak
Facebookek bi urteko betoa jarri dio Trumpi
AEBko presidente ohiaren aholkulariek kontua berriro irekitzeko eskatzen zuten, baina urtarrilaren 6ko kapitolioko gertakarietatik bertan behera geratu ostean, berdin jarraituko du.
agentziak | eitb media
Facebookek gaur iragarri du bi urteko betoa jarri diola Donald Trump AEBko presidente ohiari, agintariaren aholkulari taldeak aurreko hilean debekua altxatzeko eskatu ostean.
Konpainiak ohar batean iragarri du Trumpen kontuak bi urterako daudela etenda, iragan urtarrilaren 7an zenbatzen hasita.
Trumpen Facebookeko eta Instagrameko (konpainia berarena da) kontuak itxita daude iragan urtarrilaren 6tik, presidente ohiaren milaka jarraitzailek Kapitolioaren aurka egin zuten erasotik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea