Mundua -

AEB

Trumpen Administrazioak NYTko kazetarien telefono erregistroak zelatatu zituen

Biden demokrataren Justizia Departamentuak dagoeneko argitaratu ditu Trump aroan egindako telefono-dei eta mezu elektronikoen kontrolak.

Donald Trump EFEko artxiboko argazki batean.
Donald Trump
Donald Trump EFEko artxiboko argazki batean.

N. B. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trumpen Gobernuko Justizia Departamentuak The New York Times egunkariko lau erreportariren telefono erregistroak espiatu zituen ia lau hilabetez, 2017an, Bidenen Administrazioak zabaldutakoaren arabera.

The New York Times egunkariak ostegun honetan jakitera eman duenez, Trumpen gobernuak kazetariek erabiltzen zituzten iturriak ezagutu nahi zituen.

Joan den hilean, Biden demokrataren Justizia Departamentuak argitara eman zituen The Washington Post egunkariarentzat eta CNN katearentzat lan egiten duten erreportariei Trumpen aroan egindako telefono-dei eta mezu-elektronikoen kontrolak.

Dean Baquet The New York Times egunkariko editore exekutiboak gaitzetsi egin du Trumpen Administrazioaren jokabidea.

"Kazetarien telefono-erregistroak kontrolatzeak prentsa-askatasuna ahultzen du", esan du ohar batean. "Gure iturriak isilarazteko mehatxua da, beharrezkoak baititugu herritarrei Gobernua egiten ari denari buruzko funtsezko informazioa delako".

Joan den hilean, The Washington Post eta CNNko kazetariak inplikatzen dituzten komunikazio erregistroen berri eman ostean, "ez da zuzena, beste barik", esan zuen horri buruz Bidenek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Joe Biden