Mundua -

jaiotza-tasa

Txinak hirugarren seme-alaba izateko aukera emango die herritarrei

Herrialdeko "biztanleriaren egitura hobetzeko" eta "zahartzearen arazoari modu aktiboan erantzuteko" hartu dute erabakia agintariek.

Bi neskato eta emakume bat, ipuin bat irakurtzen. Argazkia: Pexels.com.
Bi neskato eta emakume txinatar batek ipuin bat irakurtzen dute
Txinak hirugarren umea izatea baimenduko du

1:44

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinak seme-alabak izateko neurriak erlaxatu ditu astelehen honetan, eta hirugarren seme-alaba bat izateko aukera emango die herritarrei, hilabete honetan argitaratutako erroldaren zifrek jaiotza-tasa murrizten ari dela erakutsi ostean.

Herrialdeko "biztanleriaren egitura hobetzeko" eta "zahartzearen arazoari modu aktiboan erantzuteko" hartu dute erabakia agintariek.

Hilaren 11n aurkeztutako erroldaren arabera (hamar urtean behin egina), Txinak ia 1.412 milioi biztanle ditu orain, baina biztanleriaren zahartzeak eta jaiotza-tasa baxuak alarmak piztu dituzte Pekinen.

Txinako Estatistika Bulego Nazionalak jakitera eman duenez, 2020an hamabi milioi pertsona jaio ziren, 2019ko 14,6 milioien aldean, eta emakume bakoitzeko 1,3 seme-alaba izan zituzten, The South China Morning Post egunkariak jaso duenez.

Txinako agintariek jaiotza-politika gogorrak erreformatu dituzte azken urteotan. Izan ere, urteetan zehar, familiei, haur bat baino gehiago izatea galarazi zieten. Hala, 2016an, bikoteek bigarren seme-alaba bat izateko baimena eman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina Eguneko albisteak Albisteak