Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Epaimahai handi batek erabakiko du Trumpen aurkako epaiketarako oinarririk badagoen

Donald Trumpek, bere aldetik, ikerketak "kutsu erabat politikoa" duela esan du, eta "Ameriketako Estatu Batuetako inoizko sorgin-ehizarik handienaren jarraipen hutsa" dela.

El expresidente estadounidense Donald Trump, en una imagen de archivo. Foto: EFE
Epaimahai handi batek Trumpen aurkako epaiketarako oinarririk badagoen erabakiko du
El expresidente estadounidense Donald Trump, en una imagen de archivo. Foto: EFE

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

New Yorkeko Fiskaltzak epaimahai handi bat sortzea agindu du Donald Trump AEBko presidente ohiaren aurkako epaiketa bat hasteko oinarririk badagoen ala ez erabakitzeko, Trump Erakundeak, AEBko presidente ohiaren enpresa taldeak, egindako ustezko delituengatik.

Agindua Cyrus Vance Jr. Manhattan barrutiko fiskalak eman du, The Washington Post aldizkariaren arabera, baina oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman. Aurreratu duten gauza bakarra da epaimahai handi hori astean hirutan bilduko dela, sei hilabetez.

New Yorkeko Fiskaltzak Trump Erakundearen aurkako ikerketa kriminal bat abiatuko duela iragarri eta astebetera zabaldu da albistea; izan ere, delitu fiskalengatik egiten ari diren izapideetan ustezko krimenak ere jaso dituzte.

"Kutsu erabat politikoa"

Trumpen arabera, ikerketak "kutsu erabat politikoa" du, eta "Estatu Batuetako historian izan den sorgin-ehizarik handienaren jarraipen hutsa" dela uste du.

Presidente ohiak dio, "oso alderdikoiak diren fiskal demokratek" bultzatu dutela ikerketa, eta "sekula ez dela izan berak jasandakoak jasan dituen presidenterik ".

Bestalde, errepublikanoen primarioetan eta 2024ko hauteskunde orokorrei begira, Trumpek bere burua "zerrendaren lehen postuetan" egotea interesgarritzat jo du; izan ere, presidente ohiaren aburuz, "herrialdea hautsita dago, hauteskundeak manipulatu, usteldu eta lapurtu egiten dituzte eta fiskalak politizatuta daude". "Azken bost urteetan egin dudan moduan, aurrerantzean ere borrokatzen jarraituko dut", azpimarratu du.

Hainbat fronte judizial zabalik

Trumpek hainbat fronte judizial ditu zabalik, baina garrantzitsuenetako bat iruzurragatik New Yorkeko estatua egiten ari den ikerketa da, eta honek ez du 2016an Trump boterera iritsi zenetik hartutako erabakiekin inolako loturarik.

Hain zuzen ere, New Yorkeko Fiskaltza Trump Erakundeari lotutako balizko delituak aztertzen ari da, enpresa taldea miaketak faltsutzeagatik, iruzur fiskalagatik edo aseguruetako iruzurragatik susmagarria baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak New York bideoak Ameriketako Estatu Batuak Epaiketak albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Donald Trump