Mundua -

Israel-Palestina

Bidenek su-etena babesten duela jakinarazi dio Netanyahuri

Telefonoz deitu dio, eta su-etenaren alde agertu da lehen aldiz, Alderdi Demokratikoko kide batzuek eta zenbait herrialdek eskatu ostean.

Joe Biden AEBko presidentea. Argazkia: Efe
Joe Biden AEBko presidentea. Argazkia: Efe
Joe Biden AEBko presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden AEBko presidenteak su-etena babestu du Israelen eta Palestinaren arteko indarkeria eteteko, eta horixe jakinarazi dio Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari telefonoz, Etxe Zuriak ohar baten bidez azaldu duenez.

"Presidenteak su-etena babesten duela adierazi du, eta AEBk, Egiptok eta beste aliatu batzuek helburu horrekin duten konpromisoaz hitz egin du", jakinarazi du Etxe Zuriak.

Telefonoz deitu dio Bidenek Netanyahuri, eta su-etenaren alde agertu da lehen aldiz, Alderdi Demokratiko kide batzuek eta zenbait herrialdek Ekialde Hurbileko krisian jokabide aktiboagoa izateko eskatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Joe Biden Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Netanyahu, Israelgo lehen ministroa