Mundua -
ELKARRIZKETA
Alfonso Bauluz: "Burkina Fasoko agintariek eraso terroristatzat hartu dute"
Burkina Fason hildako David Beriain eta Roberto Fraile kazetarien senideen bozeramaileak erasoa nola gertatu zen azaldu du. Agintariek "ez dute argitu nor izan den".
O.V. | EITB Media
Familiak "lur jota daude, oso albiste latza izan da" adierazi du Burkina Fason eraildako kazetarien familien bozeramaleak Radio Euskadiko Boulevard Albistegian.
Burkina Fasoko agintariek "nor izan den argitu ez badute ere, eraso terroristatzat jo" dutela azaldu du Alfonso Balauzek. Inguru haietan "jarduera terrorista desberdinak daude".
Bi kazetariak basozainak trebatzen ziharduten kanpamenduan errodatzen aritu ziren eta "patruila batean atera zirenean, segadan erori zirela ohartu ziren". Hortik aurrera, "lau pertsonen desagerpenaren berri eman zen, horietatik 3 atzerritarrak, eurek biak eta GKE batentzat lanean zebilen irlandar bat". Gobernuak "azkartu egin du gorpuen berreskuratzea".
David Beriain eta Roberto Fraile "maila goreneko ibilbide profesionala" zeramaten kazetariak ziren, "nazioartean aitorpen handia zutenak". Bauluzek nabarmendu du, "beti ez direla krimen hauek behar besteko indarrez jarraitzen".