Mundua -
KORONABIRUSA
Nazioarteko komunitateak laguntza bidali dio Indiari, pandemiari aurre egiteko
Ameriketako Estatu Batuak, Pakistan, Erresuma Batua eta Europar Batasuna Indiako Gobernuarekin elkarlanean ari dira. Ospitaleko egoera kritikoa da eta oxigeno eskasia dute.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Koronabirusak abiadura handian zabaltzen jarraitzen du Indian eta bertako Gobernuak laguntza eskatu dio nazioarteari. Izan ere, munduko bigarren herrialde populatueneko ospitaleak gainezka daude eta oxigeno eskasia dute.
Laguntza eskari horri erantzunez, Ameriketako Estatu Batuak, Pakistan, Erresuma Batua eta Europar Batasuna Indiako Gobernuarekin elkarlanean ari dira.
Pandemiaren hasieratik 17 milioi kutsatze zenbatu dituzte Indian. Gaur, bosgarren egunez jarraian, positibo eta heriotza errekor berria ezarri du.
Kutsatzeen gorakada, nola ez, eragina izaten ari da ospitaleetan. Hori dela eta, erietxeek gainezka egin dute eta gaixotasunari aurre egiteko baliabide falta agerikoa da. Esaterako, oxigenoa agortu da zenbait tokitan.
New Delhi hiriko ospitale batek jakinarazi duenez, 20 gaixo hil ziren larunbatean oxigeno faltagatik.