Mundua -

Europar Batasuna

Europako funtsen kontrako helegitea baztertu du Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak

Hori horrela, funtsak banatzeko zegoen oztopo handiena gainditu du Alemaniak, eta bide batez, Europar Batasunak.

Alemaniako bandera, Bundesbahnen. Argazkia : Ingo Joseph (Pexels).
Alemaniako bandera, Bundesbahnen.
Alemaniako bandera, Bundesbahnen. Argazkia : Ingo Joseph (Pexels).

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak baztertu egin du covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko Europako funtsen aurkako helegitea. Hori horrela, dirulaguntzak banatzeko  zegoen oztoporik handiena gainditu du Alemaniak, eta beraz, baita Europar Batasunak ere.

Funtsak banatzen hasteko aurrez estatukide bakoitzak banan-banan onartu behar ditu. Alemaniako bi ganberek martxoaren 25ean eta 26an onartu zituzten, baina Alemaniarentzat Alternatiba alderdi ultraeskuindarraren inguruko elkarte batek helegitea aurkeztu zuen horien kontra.

Erabaki bat hartu artean, funtsak berresteko prozesua (Frank-Walter Steinmeier presidentearen sinadura baino ez zen falta) behin-behinean blokeatzea agindu zuen Konstituzionalak.

Elkartearen arabera, Europako zuzentarauek espresuki debekatzen dute Europar Batasuneko (EB) kideak batera zorpetzea.

Horren aurrean, Alemaniako Gobernuak eta Europako Batzordeak defendatu zutenez, 122 artikuluak salbuespena jasotzen du: zorpetzea posible da hondamendi natural eta aparteko egoerak tarteko badaude. 

Ebazpenarekin, presidenteak legea sinatu eta Alemaniak dagokiona bideratu ahalko du. Dena dela, oraindik bada beste beste helegite bat aztertzeke.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak pozik hartu du erabakia: "Aurrekaririk ez daukan pandemia honen ostetik, EBk suspertze ekonomikoaren bideari eusten dio. Europako laguntzek bide horretan lagunduko dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Nazioartea Europar Batasuna Europa bideoak Alemania Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa