Mundua -

KORONABIRUSA

Ehunka txerto bota dituzte Suedian, AstraZenecari uko egiteagatik

Birusak dakarren arriskua albo-ondorioena baino handiagoa dela gogorarazi dute osasun agintariek.

AstraZenca txertoak. Argazkia: EFE
AstraZenca txertoak.
AstraZenca txertoak. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suediak AstraZenecako txertoaren dosiak bota dituztela onartu du, deitutako pertsonek hitzordua bertan behera utzi edo txertatzeari uko egin ostean, AstraZenecaren txertoa jasoko zutela jakin eta gero.

Herrialdea EBko batezbestekoaren azpitik dago txertatutako herritarren ehunekoari dagokionez.

Göteborg eta Stockholm hirietako osasun agintariek txertoari uko egin dioten pertsonen kopurua nahiko baxua dela esan dute, baina kasu horiek baieztatu dituzte, TT Suediako albiste agentziaren arabera.

Dosiak hozkailutik ateratzen dituztenetik ordu batzuetara erabili behar dira, baina, batzuetan, osasun-langileek ez dute aurkitzen txertoa jarri ez duen eta sendagaia aprobetxa dezakeen inor.

Suediak 65 urtetik gorako pertsonei soilik gomendatzen die AstraZenecaren txertoa, 60 urtetik beherako emakumeen artean tronbo kasu batzuk detektatu ondoren. Horrek geldialdi bat eragin zuen herrialde horretako eta beste batzuetako txertaketan.

"Nire sailean, 65 urtetik gorako diabetesa duten 150 pazienterentzako txertoa prestatu genituen. 20k bertan behera utzi zuten hitzordua eta zazpik alde egin zuten. 'Ez dut hil nahi' esan zuen batek, eta alde egin zuen berehala", azaldu dio Maria Taranger medikuak 'Göteborgs Posten' egunkariari. "Egiten ari diren arriskuaren estimazioa erabateko eromena da", azpimarratu du.

Osasun agintariek adierazi dute txertoaren onurak arriskuak baino handiagoak direla, baina Kristina Fant Stockholmeko osasun zentro bateko zuzendariaren arabera, osasun langileek "orduak" ematen dituzte herritarrei azalpenak ematen.

Maria av Solstrale Sténson Suediako hiriburuko beste osasun zentro bateko zuzendariak azaldu duenez, emakume batek izu-atakea izan zuen AstraZenecaren txertoa jarriko ziotela jakin zuenean, baina, hori gainditu ostean, txertatzea erabaki zuen, birusaren arriskua bigarren mailako ondorioena baino handiagoa delako, eta eskerrak eman zizkien langileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Suedia Sendagaiak Txertoak Koronabirusa