Mundua -
Erresuma Batua
Philip printzea, Edinburgoko dukea, 99 urte zituela hil da
"Edinburgoko duke senar maitatuaren heriotzaren berri eman du erreginak, atsekabe handiz", jakitera eman du Buckingham Jauregiak ohar labur batean.
EiTB Media | Agentziak
Philip printzea, Edinburgoko dukea, ostiralean hil da 99 urte zituela, Buckingham Jauregiak baieztatu duenez. "Bakean zendu da, Windsor gazteluan", erantsi duenez.
"Edinburgoko duke senar maitatuaren heriotzaren berri eman du erreginak, atsekabe handiz", jakitera eman du Buckingham Jauregiak bere webgunean, ohar labur batean.
"Jakinarazpen gehiago dagozkionean egingo dira. Errege Etxeak mundu osoko jendearekin bat egingo du, heriotza deitoratzeko orduan", gaineratu duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea