Mundua -

KORONABIRUSA

Alemaniak alde biko harremanak iragarri ditu Errusiarekin Sputnik V txertoaren harira

Alemaniak ez du EBtik kanpo jarduteko asmorik, baina Errusiari galdetzen hastea beharrezkoa dela uste du, une jakin batean irits litezkeen dosiak ikusteko.

Sputnik V txertoa. Argazkia: EFE.
Sputnik V txertoa
Sputnik txerto errusiarra erosteko asmoa du Alemaniak

1:36

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jens Spahn Alemaniako Osasun ministroak iragarri duenez, bere gobernuak alde biko elkarrizketak izango ditu Errusiarekin, Sputnik V txertoaren zenbat dosi eta noiz irits daitezkeen aztertzeko, Sendagaien Europako Agentziak covid-19aren txertoari behin betiko bermea emanez gero.

Spahnek adierazi duenez, Berlinek Moskurekin haratago joateko asmoa agertu zuen asteazkenean EBko Osasun ministroen ezohiko bileran, AstraZenecak garatutako txertoak izan ditzakeen bigarren mailako ondorioei buruzko eztabaida betean.

Zure interesekoa izan daiteke baita ere: Zeintzuk dira balizko tronbosi baten sintomak?

Alemaniak ez du EBtik kanpo jardutea planteatzen Sputnik V txertoaren kasuan (Hungaria eta Eslovakia bezalako herrialdeek egin duten bezala), baina egoera aztertzen hastea beharrezkoa dela uste du, une jakin batean irits litezkeen dosiak ikusteko.

Spahnek, hala ere, aitortu du Sputnik Vtxertoak EB barruko txertaketa-kanpainari bultzada esanguratsua eman ahal izateko, botika hilabete gutxi barru iritsi beharko litzatekeela, izan ere, denbora gehiago izanda, txerto gehiago eta ekoizpen-erritmo handiagoa egongo direla uste du.

Ministroak Sendagaien Europako Agentziari beharrezko datu guztiak emateko eskatu die Errusiako agintariei, agentzia horrek txertoa segurua eta eraginkorra den baloratu ahal izan dezan, eta Europako Batasunaren blokean sartzeko (eta, beraz, erosteko) atea ere ireki dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Errusia Alemania Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa