Mundua -
Miamin
Pablo Ibarren auziaren inguruko erabakia atzeratu du berriro epaileak
Epaileak erabakia hartzeko "denbora gehiago" behar duela azaldu du, eta datorren otsailaren 13an epaiketa berri batera deitu ditu bi aldeak.
Erredakzioa
Pablo Ibar auzian dagoen epaileak, epaiketa mantentzen duen edo errepikatzen duen gaineko erabakia atzeratu du berriz. 1994an hilketa hirukoitzagatik heriotza zigorra ezarria du Ibarrek.
Fort Lauderdaleko (Miami, AEB) auzitegian izandako bista laburrean, Jeffrey R. Levenson epaileak Benjamin Waxman abokatu espainiarrak aurkeztutako mozioa onartzen duen edo ez gaineko erabakia beste behin ere atzeratu du.
Levensonek erabaki hau hartzeko "aparteko denbora" behar duela azaldu du. Horregatik datorren otsailaren 13an epaiketa berri batera deitu ditu bi parteak.
Fiskaltza epaileak egindako hirugarren atzerapen honekin atsekabetuta geratu da. Beste behin ere defentsak aurkeztutako frogak aztertzeko denbora gehiago behar duela esan du epaileak. Defentsak astelehen honetan argudio berriak aurkeztu zituen.
Akusatuak bere errugabetasuna defendatu du beti.
Pablo Ibar auzian dagoen epaileak, epaiketa mantentzen duen edo errepikatzen duen gaineko erabakia atzeratu du berriz. 1994an hilketa hirukoitzagatik heriotza zigorra ezarria du Ibarrek.Fort Lauderdaleko (Miami, AEB) auzitegian izandako bista laburrean, Jeffrey R. Levenson epaileak Benjamin Waxman abokatu espainiarrak aurkeztutako mozioa onartzen duen edo ez gaineko erabakia beste behin ere atzeratu du.Levensonek erabaki hau hartzeko "aparteko denbora" behar duela azaldu du. Horregatik datorren otsailaren 13an epaiketa berri batera deitu ditu bi parteak.Fiskaltza epaileak egindako hirugarren atzerapen honekin atsekabetuta geratu da. Beste behin ere defentsak aurkeztutako frogak aztertzeko denbora gehiago behar duela esan du epaileak. Defentsak astelehen honetan argudio berriak aurkeztu zituen.Akusatuak bere errugabetasuna defendatu du beti.