Mundua -

GORABEHERA DIPLIMATIKOA

Putinek Bidenen erasoari erantzun dio,"bere burua ispiluan ikustera" gonbidatuz

Bidenek "hiltzaile" deitu zion bere homologo errusiarrari, bi superpotentzien arteko harreman diplomatikoak kulunkan jarriz.

Joe Biden orain gutxiko ekitaldi batea. Argazkia: EFE.
Joe Biden orain gutxiko ekitaldi batean
Joe Biden orain gutxiko ekitaldi batea. Argazkia: EFE.

O.P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako presidente Vladimir Putinek "osasun ona" opa diola esanez erantzun dio bere homologo estatubatuarrari, Joe Bideni, honek agintari errusiarari "hiltzaile" deitu eta pasa den azaroaren 3ko AEBko lehendakaritzarako hauteskundeetan orain presidente ohi den Donald Trumpen alde azpijokoan jardun izanaz salatu ostean, AEBko Inteligentzia Zerbitzuaren txosten batek jasotzen zuenari jarraiki. 

Salaketa horiei erantzunez, presidente errusiarrak "bere burua ispiluan ikusteko" gomendioa egin dio Bideni, izan ere, bere ustez, gizabanakook joera dugu "besteengan proiektatzeko geure buruaz ditugun iritziak".

Abiapuntu berri bat

Gobernu errusiarraren bozeramale Dimitri Peskovek Bidenen hitzei buruz atzo esan zuen, "oso adierazpen txarrak" direla eta ohartarazi zuen AEBkiko harremanei dagokionez abiapuntu berri bat ezartzen dutela.

Lehendik ere bi herrialdeen arteko harremanak nahiko kaxkarrak baziren, Peskoven iritziz Bidenen hitzek erakusten dute Washingtonek ez duela inongo borondaterik harreman hori hobetzeko; gaineratu zuenez, nola hobetu jakin nahi duenak ez dio Errusiari galdetu behar, AEBri baizik. 

Kremlineko bozeramaleak ez zuen erantzun nahi izan AEBrekin harreman diplomatikoak hausteko aukeren inguruko galdera bati; haatik, azpimarratu zuen "historian aurrekaririk ez" duen gertakaria dela, eta ikuspuntu berri batean kokatzera behartzen dituela. "Esan dizuet zein izango den abiapuntua hemendik aurrera", esan zuen atzo eskaini zuen eguneroko prentsaurrekoan.

Errusiako Kanpo Gaietarako Ministerioko bozeramale Maria Zajarovak, bere aldetik, adierazi zuen AEBren azalpenen zain dagoela, Bidenek Putini jaurtitako hitzen harira.

Bidenen adierazpenak ezagutu bezain pronto, Moskura deitu zuten Washingtongo enbaxadore errusiar Anatoli Antónov, bi herrialdeen arteko harremanen etorkizuna aztertzeko. Errusiar senatuko presidenteorde Konstantin Koshakovek azaldu zuenez, "enbaxadorea kargutik kentzea oso neurri gogorra da" eta horren ostean, "ez dago harreman diplomatikoak haustea beste etorkizunik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden