Mundua -

Koronabirusa

AstraZenecak Australiara txertoak bidaltzea galarazi zuen Italiak

Europako Batzordeak baimena eman du enpresa-farmazeutikoen esportazioak blokeatzeko, bidalketa horrek Europar Batasuneko herrialdeen txertaketa kanpaina moteltzea eragingo duela egiaztatuz gero.

AstraZeneca konpainiaren logoa. Artxiboko argazkia: EFE
AstraZeneca konpainiaren logoa.
AstraZeneca konpainiaren logoa. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, AstraZeneca konpainiak Australiara 250.700 txerto bidaltzea galarazi zuen otsailean, Europar Batasunari agindutakoak oraindik helarazi ez dizkiola eta horrek txertaketa-kanpaina motelduko zuela argudiatuta.

Halaber, Australia arrisku larrian ez dagoela eta hara bideratu behar zuten txerto-kopurua gehiegizkoa zela azpimarratu du Italiako Gobernuak ohar batean.

Europar Batasunean ekoitzitako txertoen esportazioa kontrolatzeko mekanismo bat onartu zuen Bruselak, konpainia farmazeutikoek hitzartutako dosiak helarazten ez zizkiotela ikusita. Italia izan da tresna legal hori baliatu duen lehen herrialdea.  

Araudi berriaren arabera, enpresek Europar Batasunetik kanpora zenbat dosi esportatu nahi dituzten jakinarazi behar dute, eta herrialdeek 48 orduko epean erabaki behar dute bidalketa hori baimendu ala ez. Aurrez, baina, Europako Batzordeari egin behar diote kontsulta.

Italiako Atzerri Ministerioak azaldu duenez, otsailaren 24an jaso zuen AstraZenecaren esportaziorako eskaria. Ordura arte egindako guztiak onartu zizkion, "ikerketa zientifikoan erabiltzeko kantitate txikiak bidaltzen zituelako".

Alabaina, oraingoan, 250.700 dosi esportatu nahi zituen AstraZenecak, eta Italiako agintariek "gehiegizkotzat" jo zuten kopuru hori eta baimena ukatu zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Italia Osasun albisteak Australia Txertoak Koronabirusa Industria farmazeutikoa