Mundua -

Migrazioa

'Aita Mari' ontziak erreskatutako 102 migratzaileak Italian lehorreratuko dira

Migratzaileak ferry batera eraman dituzte, Augustako (Sizilia) portuan, eta han egongo dira berrogeialdia amaitu arte.

'Aita Mari' ontziak Mediterraneoan erreskatutako migratzaileak. Argazkia: EFE
'Aita Mari' ontziak Mediterraneoan erreskatutako migratzaileak.
'Aita Mari' ontziak Mediterraneoan erreskatutako migratzaileak. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Aita Mari' ontziak joan den ostiralean erreskatatu zituen 102 migratzaileak lehorreratzeko baimena eman du Italiako Gobernuak, baina, aurrez, koarentena egin beharko dute, koronabirusari aurre egiteko protokoloa betez.  

Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak sare sozialen bidez azaldu duenez, migratzaileak 'Aita Mari' ontzitik ferry batera lekualdatu dituzte, Augustako (Sizilia) portuan. Berrogeialdia amaitzen dutenean lehorreratuko dira denak.

Migratzaile guztiei eta tripulazioko kideei covid-19aren probak egin dizkiete, eta 14 etorkinek positibo eman dutela zehaztu dute.

Erreskatea ostiralean burutu zuten, Maltako uretan. Migratzaileen gehiengoa somaliarrak dira, tartean 57 adin txikiko eta zortzi hilabeteko umea daude.

Italiako agintariek larunbatean eman zioten baimena ontziari Augustako portura joateko, eta igandean iritsi ziren hara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Giza eskubideak albisteak GKEen albisteak Aita Mariren azken ordukoa Mediterraneo itsasoa