Mundua -
KORONABIRUSA
Koronabirusak 450.000 pertsona hil ditu Ameriketako Estatu Batuetan
Munduan koronabirusagatik hildako bost pertsonetatik bat estatubatuarra da.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Koronabirusaren ondorioz 26.545.905 pertsona kutsatu eta 450.273 hil dira Ameriketako Estatu Batuetan, Johns Hopkins Unibertsitateak igandean asteazken honetan emandako datuen arabera. Munduan koronabirusagatik hildako bost pertsonetatik bat estatubatuarra da.
Estatuz estatuko datuei erreparatuta New Yorken hil dira pertsona gehien, 44.148 pertsona, Kaliforniaren (42.035), Texasen (38.036), Floridaren (27.019), Pennsylvaniaren (21.919), New Jerseyren (21.693) eta Illinoisen (21.420) aurretik.
Kutsatuei dagokienez, Kalifornia (3.360.400) ageri da zerrendaburu. Estatu horren atzetik ageri dira Texas (2.448.366), Florida (1.744.619), New York (1.443.942) eta Illinois (1.134.231).
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidente berriak iragarri duenez, otsailean milioi erdi hildakoren langa gaindituko du herrialdeak eta guztira 600.000 pertsona baino gehiago hilko dira.