Mundua -

Koronabirusa

Alemaniak otsailaren 14ra arte luzatuko du konfinamendua

Indarrean dauden neurriak mantenduko dituzte eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da garraio publikoan; gainera, azken orduetan 1.000 pertsona hil dira.

Angela Merkel estatu federatuetako presidenteekin izandako bileraren ostean. Argazkia: EFE.
Angela Merkel
Angela Merkel estatu federatuetako presidenteekin izandako bileraren ostean. Argazkia: EFE.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Gobernuak otsailaren 14ra arte luzatuko du konfinamendua, azken orduetan 1.000 hildako zenbatu ostean. Erabakia estatu federatuetako gobernuekin adostu du Gobernuak.

Hasiera batean urtarrilaren amaieraraino indarrean egon behar zuen konfinamenduak ez ditu aldatuko gaur egun indarrean dauden murrizketak: jatetxeak, aisialdirako instalazioak eta funtsezkoak ez diren produktuak saltzen dituzten dendak ixteko agindua, esaterako.

Gainera, musukoaren erabilera nahitaezkoa izango da garraio publikoan, eta telelanean ere erabiltzea sustatuko dute. Die Welt egunkari alemanak jakitera eman duenez, Alemaniako Lan Ministerioak dekretu batean zehaztuko ditu adostutako neurri guztiak.

Datu kezkagarriak

Datuek erakusten dutenez, Europako herrialde kaltetuenetakoa da Alemania.

Gaixotasun infekziosoak kontrolatzeaz arduratzen den Robert Koch institutuak bildutako datuen arabera, 1.000 pertsona hil dira azken 24 orduetan Alemanian, asteburuan izandako kutsatzeen gorakadaren ondorioz.

Halaber, 2 milioi pertsona baino gehiago kutsatu eta 48.997 hil dira Alemanian pandemia hasi zenetik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Osakidetza Europa Alemania Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Garraio publikoa Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Telelana Anbulatorioak Osasunbidea