Mundua -

AEB

Senatari eta diputatuak zituzten jomugan Kapitolioko erasotzaileek, fiskalen arabera

"Argi dago erasotzaileen asmoa zela senatari eta diputatuak bahitu eta hiltzea", esan dute fiskalek idatzi batean.

Asalto al Capitolio. Foto de archivo: EFE
Asalto al Capitolio
Asalto al Capitolio. Foto de archivo: EFE

L.Z. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko fiskalek ostiral honetan baieztatu dute Kapitolioaren aurka oldartu ziren Donald Trumpen jarraitzaileen asmoa zela, Joe Bidenen kargu-hartzean, senatari eta diputatuak "bahitu eta hiltzea".

Horixe da, hain zuzen, CNN telebista kateak jasotako txosten judizialak aurreratu duena. Horren bidez, Jacob Anthony Chansley erasotzailea zaintzapean eduki nahi zuten.

Kapitolioko Poliziak emandako informazioaren arabera (txostenean jasotako datuak dira), Chansleyren itxura nabaria zen. Mozorrotuta zegoen, bi metroko lantza zeraman eta aurpegia margotuta zeukan. Eraso horretako ikonoetako bat bihurtu da.

"Argi dago erasotzaileen asmoa zela senatari eta diputatuak bahitu eta hiltzea, Cansley beraren hitzek eta ekintzek ere horixe erakusten dute", esan dute fiskalek idatzi batean.

Prentsaurrekoan, AEBko legegileak bahitu gisa hartu edo horiek hiltzeko aukeraz galdetuta, Michael Sherwin Columbiako fiskal nagusiak esan du agintariek ez dutela froga garbirik.

Gainera, Sherwinek azaldu du ikertzaileek 275 kasu abiatu dituztela erasoarekin lotutako pertsonak aurkitzeko, alegia, Kapitolio barruan zein kanpoan indarkeria erabili zuten erasotzaileak identifikatu ahal izateko. Zentzu horretan, gaineratu du "aurki" 300 izan litezkeela kasu horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Joe Biden Ultraeskuina