Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Trump ez da joango Bidenen inbestidura-ekitaldira

Donald Trumpek Kapitolioan egindako erasoa gaitzetsi du eta trantsizio ordenatua ahalbidetuko duela agindu du, hauteskundeetan porrot egin zuela lehen aldiz aitortuta.

Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump
Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidente izendatzeko ekitaldira ez dela joango iragarri du ostiral honetan Donald Trumpek.

"Galdetu duzuen guztiok jakin dezazuela ez naizela zeremoniara joango", idatzi du Twitter sare sozialean duen kontuan. Bere jarraitzaileek Kapitolioan egindako erasoa gaitzetsi eta hauteskundeetan porrot egin zuela lehen aldiz onartu ostean baieztatu du ez dela hilaren 20ko inbestidura-ekitaldian izango.

Gauzak horrela, inbestidura saio batera joateari uko egiten dion lehen presidentea izango da Trump. Alabaina, Mike Pence presidenteordea bertan izango dela aurreikusita dago, zenbait komunikabidek zabaldu dutenez.

Bestalde, George W. Bush, Bill Clinton eta Barack Obama Bidenen kargu-hartzean izango dira.

Erasoa gaitzetsi eta porrota onartu du

Kapitolioaren aurkako erasoaren biharamunean, Trumpek gertatutakoa gaitzetsi du eta legea urratu zutenek egindakoagatik "ordaindu" egingo dutela ziurtatu du. Gainera, azaroan presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin zirenetik lehen aldiz, bere porrota onartu du eta trantsizio ordenatua agindu du.

24 orduan erabat aldatu ditu jarrera eta tonua. Sare sozialetan zabaldutako bideo batean azpimarratu duenez, "indarkeria eta suntsiketa ekintzetan parte hartu zutenek ez dute gure herrialdea ordezkatzen. Eta legea urratu zutenek ordaindu egingo dute". Hitzaldiaren hasieran, gainera, "indarkeriagatik, anarkiagatik eta kaosagatik" suminduta dagoela adierazi du.

"Orain Kongresuak emaitzak berretsi ditu eta Gobernu berria urtarrilaren 20an sartuko da", azaldu du. Trantsizioa arazorik gabea eta ordenatua izango dela agindu du eta berradiskidetze garaia dela azpimarratu du. 

Trumpek lehen aldiz onartu du azaroaren 3ko hauteskundeak galdu zituela. Dena dela, hauteskunde emaitzak inpugnatzeko kanpaina defendatu du "AEBko demokraziaren alde borrokatzen" ari zela argudiatuta.

"Gure hauteskunde legeak eraberritu behar ditugula uste dut, boto-emaile guztien nortasuna eta hautagarritasuna egiaztatzeko eta etorkizuneko hauteskundeekiko fedea eta konfiantza bermatzeko", esan du.

Bestalde, Trumpek lasaitasunerako deia egin du eta "adiskidetzeko eta zauriak sendatzeko unea" dela nabarmendu du. Horrez gain, batasuna aldarrikatu du koronabirusaren krisiari aurre egiteko.

Hauteskundeen emaitzak onartu ditu lehenengoz Donald Trumpek
Hauteskundeen emaitzak onartu ditu lehenengoz Donald Trumpek
Hauteskundeen emaitzak onartu ditu lehenengoz Donald Trumpek

1:11
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Hauteskundeak AEB bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Trump gaur Hauteskundeak gaur