Mundua -

Koronabirusa

Frantzian azkartu egingo dute covid-19aren aurkako txertaketa prozesua

Frantziako Gobernuak iragarri duenez, datorren asterako txertoa jartzeko 300 zentro egongo dira martxan, eta hilabete bukaerarako 500 eta 600 artean izango dira.

Emakume bat covid-19aren aurkako txertoa jasotzen, Parisen. Argazkia: EFE
Emakume bat covid-19aren aurkako txertoa jasotzen, Parisen.
Emakume bat covid-19aren aurkako txertoa jasotzen, Parisen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusari aurre egiteko estrategiaren harira hainbat kritika jaso eta gero, Frantziako Gobernuak adierazi du txertaketa prozesua azkartu, zabaldu eta sinplifikatu egingo duela.

Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak RTL irratian esan du txertaketa kanpainaren "lehen fasean" sartuta daudela eta jakina zela hasieran prozesua ez zela masiboa izango, "horretarako azpiegitura handia behar baita".

Hala ere, agindu du datozen egunetan txertaketa kanpaina azkartu egingo dutela horretarako espresuki hainbat zentro irekita. "Datorren astean 300 zentro izango ditugu eta urtarrila amaierarako 500 eta 600 artean izango direla aurreikusten dugu", azaldu du.  

Astelehenean 2.000 pertsonari jarri ziotela txertoa azpimarratu du, eta ostegunean kopuru hori "nabarmen" haziko dela ziurtatu du. Ildo horretan, Veranek gogora ekarri du txertoa jarri nahi duten herritarrek Internet bidez, telefonoz edo TousAntiCovid aplikazioaren bidez eman dezaketela izena.

Atzoko datuen arabera, Frantzian beste 4.022 kasu detektatu zituzten eta 380 pertsona hil ziren koronabirusarekin azken 24 orduetan. Pandemia hasi zenetik 2.659.750 lagun kutsatu eta 65.415 hil dira.  

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa