Mundua -

KORONABIRUSA

Lehen Hezkuntzako zentroak itxiko dituzte Londresen, birusaren hedapena geldiarazteko

Bi astez egongo dira itxita. Hezkuntza sindikatu nagusiak herrialde osokoak ixteko eskatu du, azken egunetako kutsatze kopuru handia dela eta: 50.000 kasu berri atzematen ari dira egunero.

Kalea hutsik, Londresen. Argazkia: EFE
Kalea hutsik, Londresen.
Kalea hutsik, Londresen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londresko Lehen Hezkuntzako eskola guztiak itxiko ditu Erresuma Batuko Gobernuak bi astez, koronabirusaren hedapena geldiarazteko helburuz.

'The Guardian' egunkariak aurreratu duenez, Gobernuak Londresko hamar gunek egin dituzten eskariak onartu ditu. Hasiera batean ez zegoen neurri hori aurreikusita, baina, azken egunotan birusa hain azkar zabaldu dela ikusita, ixtea erabaki dute.

Britainia Handiko hezkuntzako sindikatu nagusiak herrialde osoko eskolak ixteko eskatu dio Gobernuari. Izan ere, lau egunez jarraian, 50.000 koronabirus kasu berri baino gehiago atzeman dituzte egunero. "Londresentzat zuzena dena herrialde osoarentzat ere bada", adierazi du Mary Bous Hezkuntza Sindikatu Nazionaleko idazkari nagusiak.

Bi milioi txerto astean

Bestalde, 'The Times' egunkariaren arabera, AstraZenecaren eta Oxforden txertoaren bi milioi dosi inguru ekoitziko dira bi aste barru. Astelehen honetan bertan hasiko dira txertoa erabiltzen Erresuma Batuan, esku artean dituzten 530.000 dosirekin. Bi milioi dosi izatera iristea espero dute, beraz, laster.

Koronabirusak eragindako ospitaleratze kopuru altua dela eta, ospitaleak kolapsatzear daude. Ondorioz, areagotu egin da Gobernuaren gaineko presioa, eta txertaketa azkartzea da orain helburuetako bat.

Pfizer-BioNTechen txertoa jartzen Europako lehen herrialdea izan zen Erresuma Batua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Londres Erizaintza Sendagaiak Txertoak Boris Johnson Koronabirusa