Mundua -

Koronabirusa

Europako zortzi estatuk txertaketa kanpainaren hasiera koordinatzea adostu dute

Frantziako eta Espainiako estatuek, Italiak, Alemaniak, Luxenburgok, Herbehereek eta Suitzak sinatutako adierazpen horretan, gainera, "informazioa azkar trukatzeko" konpromisoa hartu dute.

Sputnik V txertoa. Argazkia: Efe
Sputnik V txertoa. Argazkia: Efe
Sputnik V txertoa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako eta Frantziako estatuek, Italiak, Alemaniak, Luxenburgok, Herbehereek eta Suitzak covid-19aren aurkako txertaketa kanpainaren hasiera koordinatzea adostu dute, Italiako Osasun Ministerioak gaur aurreratu duenez.

"Txertaketa kanpainaren hasiera koordinatzea eta, komunikazio argia bermatze aldera, eskumena duten agintarien artean informazioa berehala partekatzea" adostu dutela dio Italiako Gobernuaren agiriak.

Adierazpena bideokonferentziaz egindako bilera batean sinatu omen dute zortzi estatuetako osasun arduradunek.

Txertoen inguruko desinformazioaren aurka borroka egiteko, "komunikazio argia eta gardena" ziurtatzeko eta atzerriko langileen txertaketarako irizpide komunak ezartzeko konpromisoak ere jasotzen ditu adierazpenak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Espainia Alemania Frantzia Gaixotasunak Herbehereak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Osasun albisteak Suitza Koronabirusa