Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Bidenek esan du bere Gobernua "mundua zuzentzeko prest" dagoela

Bidenek bere Gobernu berria osatuko duten goi-karguen maila goraipatu du eta azpimarratu du talde horrekin "Estatu Batuak bueltan" direla.

Joe Bidenek bere gobernu taldea aurkeztu du. Argazkia: EFE
Joe Bidenek bere gobernu taldea aurkeztu du.
Joe Bidenek bere gobernu taldea aurkeztu du. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidente hautetsiak bere Gobernu berriaren maila goraipatu du, "mundua zuzentzeko prest" daudela eta AEBak "bueltan" direla azpimarratuta.

Bidenek agerraldia egin du urtarrilaren 20tik aurrera bere gobernu-taldean izango diren karguak aurkezteko, besteak beste, Antony Blinken Estatu idazkaria eta Alejandro Mayorkas Segurtasun Nazionalaren Departamentuko burua.  

"Talde honek erakusten du Ameriketako Estatu Batuak bueltan direla. Prest gaude mundua zuzentzeko, eta ez mundutik urruntzeko. Prest gaude gure arerioei aurre egiteko, baina ez gure aliatuak baztertzeko. Eta prest gauden gure baloreak defendatzeko", adierazi du.

Bidenek ziurtatu du bere exekutiboak "esperientzia eta lidergoa" uztartzen dituela eta eredu izango direla agindu du.

"Lehen aldiz, emakume bat izango dugu inteligentziaren buruzagitzan, migratzaile latino batek zuzenduko du Segurtasun Nazionalaren Departamentua eta diplomatiko berritzailea izango dugu Nazio Batuetan", adierazi du Avril Haines, Alejandro Mayorkas eta Linda Thomas-Greenfieldi aipu eginez.  

Haines izango Inteligentzia Nazionaleko zuzendaria eta Thomas-Greenfieldek AEBak ordezkatuko ditu Nazio Batuen Erakundearen aurrean.

Migrazio sistema "hautsita" dagoela ohartarazi du eta ziur agertu da Mayorkasek "berreraikitze lan horretan paper erabakigarria" izango duela. "Oso harro nago departamentu hori migratzaile latino baten esku uzteaz", gaineratu du.  

Blinkenek "Estatu Departamentuaren konfiantza" berreraikiko duela adierazi du, eta John Kerry Klimari buruzko gaietan buru-belarri arituko dela eta oso garrantzitsutzat jo du.

Jake Sullivan Segurtasun Nazionalerako aholkularia izango da, eta bere ikuspegiarekin bat egiten duela esan du: "Segurtasun ekonomikoa segurtasun nazionala da".

Bien bitartean, Pennsylvania eta Nevadako estatuetan Biden gailendu dela baieztatu dute astearte honetan. Hala ere, Donald Trumpek hauteskundeetan jasan duen porrota aitortu gabe segitzen du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden