Mundua -
AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
AEBk Afganistanen eta Iraken dituzten tropak murriztuko dituzte, urtarrilean
Soldadu kopurua gutxituko dute, baina oraingoz ez dira erretiratuko. Gaur egun, AEBk 4.500 militar dituzte Afganistanen eta 3.000, Iraken.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ameriketako Estatu Batuek Afganistanen eta Iraken dituzte tropak nabarmen murriztuko dituzte urtarrilaren 15a baino lehen. Data horretatik aurrera, 2.500 soldadu inguru geratuko dira bai Afganistanen eta baita Iraken ere.
Gaur egun, AEBk 4.500 militar dituzte Afganistanen eta 3.000, ostera, Iraken.
Christopher C. Miller behin-behineko Defentsa idazkariak azpimarratu duenez, erabakiak ez dakar politika aldatzea, eta koherentea da AEBren helburu estrategikoekin. Ildo horretan, soldadu kopurua gutxituko dute, baina ez dira oraingoz erretiratuko.
Joe Biden presidente hautatuak kargua hartu baino egun batzuk lehenago gauzatuko da Donald Trump egungo presidenteak agindutako erabakia.
Donald Trumpek Mark Esper Pentagonoko buruzagia kaleratu zuen azaroaren 9an, Afganistango tropen kudeaketaren inguruan izandako desadostasunengatik.