Mundua -

MENDEBALDEKO SAHARA

Marokoren aurkako hirugarren erasoan, hildakoak eragin dituela esan du Polisarioak

Marokok enfrentamenduak izan direla onartu du, baina hildakoak ukatu ditu.

Sahara. Artxiboko argazkia: EFE
Sahara
Sahara. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fronte Polisarioak gerrako hirugarren partea argitaratu du bart iluntzean eta, horren arabera, Marokoko armadaren aurkako erasoak egin ditu Mendebaldeko Saharan, zazpi tokitan.

Zehazki, milizia sahararrak adierazi du lehergaiak jaurti dituela gune hauen kontra: Farsiako 17 eta 18 base militarrak, Al-Bagariko 67 base militarra, Dirit inguruko 64 base militarra, Hauzako 71 base militarra, Hauzako 13 base militarra, eta Um Legtako 40 base militarra.

Bonbardaketa horietan, hainbat hildako eta zauritu eragin dituela ziurtatu du Fronte Polisarioak. Horrez gain, Marokoko armadako hainbat kidek desertatzea ere lortu omen du.

Marokok bere aldetik enfrentamenduak izan direla onartu du, baina hildakoak ukatu ditu.

Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko tentsioa urriaren 21ean areagotu zen, saharar ekintzaile talde batek Guerguerat muga pasabidea blokeatu zuenean. Mauritania eta Marokok Mendebaldeko Saharan okupatutako lurraldeak lotzen ditu pasabideak.

Ostiralean, Marokoko soldaduek muga zeharkatu zuten blokeoa hautsi eta segurtasun pasabide bat altxatzeko asmoarekin, eta 1991n Marokorekin sinatutako su-etena hautsitzat jo zuen Fronte Polisarioak. Marokoko Armadaren eta Polisarioko indarren arteko borrokak hasi ziren orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Zer gertatzen ari da munduan? Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Fronte Polisarioa albisteak Maroko azken ordukoa