Mundua -
AEB-KO HAUTESKUNDEAK
Bidenek Ron Klein izendatu du gabinete buru, aurrez Obamarekin eta Clintonekin aritua
2014an ebolaren aurkako borrokaren arduradun nagusia ere izan zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Joe Biden AEBko presidente hautatuak bere gabinete burua izango dena izendatu du: Ron Klein. Barack Obama presidente eta Joe Biden bera presidenteorde zela, Etxe Zurian lan egin zuen. 2014an esaterako, ebolaren aurkako borrokaren arduradun nagusia izan zen. Aurrez, Bill Clinton presidentearekin ere aritu zen.
Ron Klain izan da Donald Trump egungo presidentea pandemiaren inguruan egiten ari den kudeaketa gehien kritikatu duenetako bat. Are gehiago, behin baino gehiagotan izan ditu katramilatu izan da presidentearekin sare sozialetan.
Bidenek hitz onak erabili ditu Klain definitzerakoan. Haren hitzetan, aholkulari "balioezina" da, "esperientzia zabala eta askotarikoa" du, eta "Etxe Zuriko gabinete buru batek behar dituen ezaugarriak ditu, bereziki, krisi garai hauetan".
"Bere esperientzia zabala eta espektro politiko osoko pertsonekin lan egiteko duen gaitasuna da Etxe Zuriko gabinete buru batean behar dudana, krisi egoera honi aurre egin eta gure herrialdea berriro batzen dugun bitartean", esan du Bidenek.
"Ron balioezina izan da niretzat elkarrekin lan egin dugun urteetan, baita 2009an Ameriketako Estatu Batuetako ekonomia gure historiako atzeraldirik larrienetako batetik erreskatatu genuenean ere", adierazi du Bidenek urte horretako Ameriketako Estatu Batuetako Berreskuratze eta Berrinbertsio Legeari erreferentzia eginez.
Klainek 59 urte ditu eta 1989tik ari da Bidenentzat lanean. Hala ere, Bill Clinton presidentearekin (1993-2001) eta Al Gore 2000ko presidentegai demokratarekin ere lan egin zuen.
"Bizitza osoko ohorea da Biden presidente hautatua kargu honetan zerbitzatzea, eta bere konfiantzak ohoratzen nau. Berari eta presidenteorde hautetsiari Etxe Zurian lan egiteko talde talentuduna eta anitza osatzen laguntzea espero dut, bere aldaketa agendari heldu eta gure herrialdeko arrakalak ixtea bilatzen dugun bitartean", azaldu du Klainek agiri berean.