Mundua -
Libia
Gadafik 200.000 milioi dolar baino gehiago atera zituen Libiatik
"Los Angeles Times" egunkariak dioenez, Gadafik dozenaka mila milioi dolar inbertitu omen zituen mundu osoko herrialdeetan agintaldi osoan zehar.
Erredakzioa
Muamar Gadafik 200.000 milioi dolar baino gehiago atera zituen Libiatik eta bankuko kontu korronteetan, ondasun higiezinetan eta mundu osoko inbertsioetan erabili zituen. Kopuru hau, mendebaldeko herrialdeek uste zutena baino bi aldiz handiagoa da, "Los Angeles Times" egunkariak dioenez, Libiako iturri ofizialak aipatuta.
"Inork ez zuen benetako kopuru hori kalkulatzen", Libiako herritar bakoitzeko 30.000 dolar dira, herrialdeak 6,5 milioi biztanle baititu.
37.000 milioi dolar Estatu Batuetan egongo lirateke, bankuetako kontu korronteetan eta inbertsioetan eta joan den udaberrian harriduraz hartu omen zuten iparramerikako agintariek kopuru hori.
Bestalde, egunkariak dioenez, Frantzian, Erresuma Batuan, Italian eta Alemanian beste 30.000 milioi dolar izoztuta daude, eta mundu osotik zehar beste 30.000 milioi dolar egongo liretekeela uste dute ikerlariek; denera 100.000.
Agintaldiaren 42 urteetan, Gadafik dozenaka mila milioi dolar inbertitu omen zituen mundu osoko herrialdeetan.
Muamar Gadafik 200.000 milioi dolar baino gehiago atera zituen Libiatik eta bankuko kontu korronteetan, ondasun higiezinetan eta mundu osoko inbertsioetan erabili zituen. Kopuru hau, mendebaldeko herrialdeek uste zutena baino bi aldiz handiagoa da, "Los Angeles Times" egunkariak dioenez, Libiako iturri ofizialak aipatuta."Inork ez zuen benetako kopuru hori kalkulatzen", Libiako herritar bakoitzeko 30.000 dolar dira, herrialdeak 6,5 milioi biztanle baititu.37.000 milioi dolar Estatu Batuetan egongo lirateke, bankuetako kontu korronteetan eta inbertsioetan eta joan den udaberrian harriduraz hartu omen zuten iparramerikako agintariek kopuru hori.Bestalde, egunkariak dioenez, Frantzian, Erresuma Batuan, Italian eta Alemanian beste 30.000 milioi dolar izoztuta daude, eta mundu osotik zehar beste 30.000 milioi dolar egongo liretekeela uste dute ikerlariek; denera 100.000.Agintaldiaren 42 urteetan, Gadafik dozenaka mila milioi dolar inbertitu omen zituen mundu osoko herrialdeetan.