Mundua -

Autopsiaren arabera

Gadafi buruan tiroa emanda hil zen, harrapatuta izan ondoren

Hilotza izikailu batean sartuta dute eta Trantsizio Kontseiluaren arabera, "duintasunez" ehortziko dute. NBEk hilketa ikertzea eskatu du eta NATOk misio militarra bukatutzat ematea eztabaidatuko du.

Muamar Gadafiren hilotza. Argazkia: Efe.
Muamar Gadafiren hilotza. Argazkia: Efe.
Gadafiren gorpua gerrako trofeo bilakatu da

02:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar Gadafi Libiako presidente ohia bizirik harrapatu zuten baina buruan jasotako tiro baten ondorioz hil zen, Ibrahim Tika doktoreak koronelaren hilotza aztertu ostean esandakoaren arabera.

"Gadafi bizirik harrapatu zuten baina ondoren hil egin zuten", azaldu du Taka doktoreak. Gadafiren gorpuan burua alde batetik bestera zeharkatu zuen bala zauria aurkitu dute. Bigarren tiro batek hesteetan jo zuen.

"Duintasunez" ehortziko dute

Muamar Gadafi hurrengo 24 orduetan ehortziko dute hilerri musulman batean eta hilotza "duintasunez" eta Islamaren errituak jarraituta prestatuko dute, Trantsiziorako Batzorde Nazionaleko (CNT) goi-arduradun militar batek adierazitakoaren arabera. Abdul-Salam Eleiwa komandanteak ez du zehaztu Gadafi non ehortziko duten.

"Bere eskubideak errespetatu egingo dira, edozein musulmanekin bezala, gorpua garbitu eta duintasunez tratatuko dute", adierazi dio militarrak Reutersi. Hilotzak CNTren eskuetan jarraitzen du eta Misratako merkatu zahar bateko izozkailuan dago, Libiako mendebaldean.

NBEk ikerketa eskatu duNazio Batuen Elkarteak (NBE) Libiako lider ohiaren heriotza ikertzeko eskatu du, harrapatuta izan ondoren Gadafi bizirik agertzen den irudi batzuk ikusi ondoren.

"Ikerketaren bat egon beharko luke atzokoa ikusita, oinarrizkoa deritzot", esan du prentsaurreko batean Rupert Colville NBEko Giza Eskubideetako Bulegoko bozeramaileak.

NATO, Libiako misioaren amaiera eztabaidatzen

NATOk ezohiko bilera egingo du gaur Bruselan Libiako operazio militarraren amaiera eztabaidatzeko, Muamar Gadafi hil zela eta hurrengo egunera.

Bilera horretan aliatuen enbaxadoreak bilduko dira. Ez dute, beraz, datorren asterako auriikusita zegoen hurrengo bilerara itxaron nahi izan.

Anders Fogh Rasmuseen NATOko idazkari nagusiak ostegunean esandakoaren arabera, Gadafi hilda eta Bani Walid eta Sirte hiriak hartuta, misioaren amaiera "inoiz baino hurbilago" zegoen.

Muamar Gadafi Libiako presidente ohia bizirik harrapatu zuten baina buruan jasotako tiro baten ondorioz hil zen, Ibrahim Tika doktoreak koronelaren hilotza aztertu ostean esandakoaren arabera. "Gadafi bizirik harrapatu zuten baina ondoren hil egin zuten", azaldu du Taka doktoreak. Gadafiren gorpuan burua alde batetik bestera zeharkatu zuen bala zauria aurkitu dute. Bigarren tiro batek hesteetan jo zuen. "Duintasunez" ehortziko duteMuamar Gadafi hurrengo 24 orduetan ehortziko dute hilerri musulman batean eta hilotza "duintasunez" eta Islamaren errituak jarraituta prestatuko dute, Trantsiziorako Batzorde Nazionaleko (CNT) goi-arduradun militar batek adierazitakoaren arabera. Abdul-Salam Eleiwa komandanteak ez du zehaztu Gadafi non ehortziko duten. "Bere eskubideak errespetatu egingo dira, edozein musulmanekin bezala, gorpua garbitu eta duintasunez tratatuko dute", adierazi dio militarrak Reutersi. Hilotzak CNTren eskuetan jarraitzen du eta Misratako merkatu zahar bateko izozkailuan dago, Libiako mendebaldean. NBEk ikerketa eskatu du Nazio Batuen Elkarteak (NBE) Libiako lider ohiaren heriotza ikertzeko eskatu du, harrapatuta izan ondoren Gadafi bizirik agertzen den irudi batzuk ikusi ondoren."Ikerketaren bat egon beharko luke atzokoa ikusita, oinarrizkoa deritzot", esan du prentsaurreko batean Rupert Colville NBEko Giza Eskubideetako Bulegoko bozeramaileak.NATO, Libiako misioaren amaiera eztabaidatzenNATOk ezohiko bilera egingo du gaur Bruselan Libiako operazio militarraren amaiera eztabaidatzeko, Muamar Gadafi hil zela eta hurrengo egunera. Bilera horretan aliatuen enbaxadoreak bilduko dira. Ez dute, beraz, datorren asterako auriikusita zegoen hurrengo bilerara itxaron nahi izan. Anders Fogh Rasmuseen NATOko idazkari nagusiak ostegunean esandakoaren arabera, Gadafi hilda eta Bani Walid eta Sirte hiriak hartuta, misioaren amaiera "inoiz baino hurbilago" zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Munduko azken ordukoa Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Libia albisteak