Mundua -

AFGANISTAN

22 hildako eta 22 zauritu Kabulgo Unibertsitateko eraso armatuan

22 pertsona hil dira (haien artean 3 erasotzaileak) eta beste 22 pertsona zauritu dira Kabulgo Unibertsitateko erasoan. Oraingoz, matxino talde batek ere ez du erasoa bere gain hartu.

Kabulgo Unibertsitateko erasoan egindako zaintza. Argazkia: EFE/JAWAD JALALI
Kabulgo Unibertsitateko erasoan egindako zaintza.
Kabulgo Unibertsitateko erasoan egindako zaintza. Argazkia: EFE/JAWAD JALALI

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gizon armatuk erasoa egin dute Kabulgo Unibertsitatean, ikasleak klasean zeuden bitartean. Afganistango Barne Ministerioko bozeramaile Tariq Arianek adierazi duenez, 22 pertsona hil dira (tartean hiru erasotzaileak) eta 22 pertsona zauritu dira erasoan. Zaurituak ospitalera eraman dituzte eta egonkor daude.

Tokiko telebista batek ikasleen ihesaldiaren irudiak erakutsi ditu, ikasleak ihesi campuseko hormen gainetik saltoka eta atzetik tiroak entzuten zirela. Sare sozialak ikasleek erasoa gertatu denean grabatutako bideoekin bete dira.

Tariq Arianen esanetan, "Afganistanen etsai batzuk" Unibertsitatean sartu dira eta indar bereziak egoera kontrolatzeko zabaldu dira. Horren arabera, ahal den guztia egin dute "terroristak atxilotzeko" eta Unibertsitateko ikasleek eta langileek erasorik ez jasateko.

Oraingoz, talde matxino bakar batek ere ez du erasoa bere gain hartu.

Afganistango gatazka

Talibanen eta Afganistango Gobernuaren arteko bake elkarrizketak irailean abiatu zituzten, ia bi hamarkadako gerrari amaiera emateko asmoz. Afganistango Gobernuaren helburu nagusietako bat su-eten iraunkorra lortzea da, baina, talibanen hitzetan, "inbasore" estatubatuarrek jarritako Kabulgo administrazioari aurre egitea inork geldituko ez duten gerra santu baten parte da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Asia Talibanen erregimenaren azken ordukoa