Mundua -
Gerra Libian
Muamar Gadafi hil da
Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak esan duenez, Sirte herrian atzeman dutenean jasan dituen zaurien ondorioz hil da diktadorea.
Erredakzioa
Muamar Gadafi hil egin dela jakinarazi dute Libiako matxinoek. Trantsiziorako Kontseilu Nazionalaren arabera, Sirte herrian atzeman dutenean egindako zaurien ondorioz hil da diktadorea, ihes egitekotan zegoela. Atxiloketaren unean bi hanketan zauritu dute, eta zauri horien ondorioz hil da, anbulantzian zeramatela.
Zenbait albiste-agentziak zabaldu dutenez, eraikin bateko azpialdean zegoen ezkutaleku batean topatu dute diktadorea.
Matxinoen eta Gadafiren zaindarien artean tiroketa bat izan da, eta diktadorea larri zauritu da; minutu batzuk geroago hil da.
Tripoliko kaleak jendez bete dira eta Gadafiren heriotza ospatzen ari dira.
Abdul Hafiz Ghoga Trantsisiorako Kontseilu Nazionaleko presidenteordeak Benghazin emandako prentsaurreko batean baieztatu egin du berria, Muamar Gadafi "matxinoen eskuetan" hil dela adierazi du, eta Gobernuak "datorren orduetan" Libiaren askapenaren berri emango duela gaineratu du.
Al Jazeera kateak bakarrik erakutsi du Muama Gadafi bizigabe eta lurrean odoleztatuta azaltzen den irudia.
Mohamed El Bibi Gadafiren gorpua Misratara iritsi da dagoeneko. BBC kateak jakitera eman duenez, El Bibi 20 urteko gazte batek esan du Muamar Gadafi harrapatzearen arduradunetako bat izan dela. Matxinatuak adierazi duenez, Gadafi zulo batean ezkutatuta zegoen eta "Ez tiro egin" soilik oihukatu duela gaineratu du.
Al Arabiya kateak Sirten Gadafiren ezkutalekua izango litzatekeenaren irudiak zabaldu ditu. Gadafi harrapatu izanaren beste lekuko batek azaldu duenez, Gadafi bere bizkartzainekin eta Abu Bakr Yunos Jabar segurtasun buruarekin batera zegoen ezkutalekuan, azken hori ere hil egin da.
Lekuko honek zehaztu duenez, operazioa 12:30ean izan da eta matxinoetako batek Gadafiri sabelean tiro egin diola gaineratu du.
Mutassim Gadafi ere hil da
Mutassim Gadafi Muamar Gadafiren semeetako bat Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko borrokalariek hil dute, Gobernuko arduradun militar baten arabera. Lehengo asteazkenean harrapatu zuten Mutassim Gadafi, Sirtetik irteten saiatzen ari zela.
Muamar Gadafi hil egin dela jakinarazi dute Libiako matxinoek. Trantsiziorako Kontseilu Nazionalaren arabera, Sirte herrian atzeman dutenean egindako zaurien ondorioz hil da diktadorea, ihes egitekotan zegoela. Atxiloketaren unean bi hanketan zauritu dute, eta zauri horien ondorioz hil da, anbulantzian zeramatela. Zenbait albiste-agentziak zabaldu dutenez, eraikin bateko azpialdean zegoen ezkutaleku batean topatu dute diktadorea. Matxinoen eta Gadafiren zaindarien artean tiroketa bat izan da, eta diktadorea larri zauritu da; minutu batzuk geroago hil da.Tripoliko kaleak jendez bete dira eta Gadafiren heriotza ospatzen ari dira. Abdul Hafiz Ghoga Trantsisiorako Kontseilu Nazionaleko presidenteordeak Benghazin emandako prentsaurreko batean baieztatu egin du berria, Muamar Gadafi "matxinoen eskuetan" hil dela adierazi du, eta Gobernuak "datorren orduetan" Libiaren askapenaren berri emango duela gaineratu du.Al Jazeera kateak bakarrik erakutsi du Muama Gadafi bizigabe eta lurrean odoleztatuta azaltzen den irudia.Mohamed El Bibi Gadafiren gorpua Misratara iritsi da dagoeneko. BBC kateak jakitera eman duenez, El Bibi 20 urteko gazte batek esan du Muamar Gadafi harrapatzearen arduradunetako bat izan dela. Matxinatuak adierazi duenez, Gadafi zulo batean ezkutatuta zegoen eta "Ez tiro egin" soilik oihukatu duela gaineratu du.Al Arabiya kateak Sirten Gadafiren ezkutalekua izango litzatekeenaren irudiak zabaldu ditu. Gadafi harrapatu izanaren beste lekuko batek azaldu duenez, Gadafi bere bizkartzainekin eta Abu Bakr Yunos Jabar segurtasun buruarekin batera zegoen ezkutalekuan, azken hori ere hil egin da. Lekuko honek zehaztu duenez, operazioa 12:30ean izan da eta matxinoetako batek Gadafiri sabelean tiro egin diola gaineratu du. Mutassim Gadafi ere hil da Mutassim Gadafi Muamar Gadafiren semeetako bat Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko borrokalariek hil dute, Gobernuko arduradun militar baten arabera. Lehengo asteazkenean harrapatu zuten Mutassim Gadafi, Sirtetik irteten saiatzen ari zela.