Mundua -
AEB
Ehiza-hegazkin batek esku-hartu behar izan du Trumpen mitin batean, Arizonan
John Conelio Ipar Amerikako Defentsa Aeroespazialeko Komando (NORAD) bozeramaileak esan duenez, hegazkin txiki baten presentzia ikertzeko F-16 bat bidali zuten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donald Trump AEBko presidentea Bullhead Cityn, Arizonan, ematen ari zen mitinean, aireontzi bat aire-espazio mugatuan sartu zen asteazken honetan, eta, ondorioz, ehiza-hegazkin batek esku hartu behar izan zuen, CNNk jakitera eman duenez.
John Conelio Ipar Amerikako Defentsa Aeroespazialeko komandoko (NORAD) bozeramaileak Ipar Amerikako telebista kateari esan dionez, F-16 bat bidali zuten presidentearen mitinaren gainean aire-espazioan sartu zen hegazkin txiki bat ikertzeko.
"Hegazkinak ez zien hasierako intertzeptazio-prozedurei erantzun, baina irrati bidez komunikatu ziren NORAD hegazkinak abisu gisa bengalak zabaldu ostean", esan du Corneliok.
"Espazio mugatua urratu zuen hegazkina eremu horretatik kanpora bidali zuten, beste gorabeherarik gabe", azaldu du.
CNNk azaldu duenez, hegazkina oso txikia zen, eta mitinean zeuden kazetarientzat ia ikustezina zen. Hala ere, ehiza-hegazkinaren esku-hartzea garbi entzun ahal izan zen zeruan, eta horrek han bildu zirenen eta presidentearen erreakzioa eragin zuen.
CNNren arabera, Trumpek esan du hegazkina "nabarmentzen saiatzen" ari zela, eta botatzen ari ziren bengalak, berriz, presidentearentzat "erakustaldi txiki bat" zirela.