Mundua -

AEBKO HAUTESKUNDEAK

Trumpek hauteskunde kanpainari ekingo dio berriro larunbatean, Floridan

Etxe Zuriko medikuak bere oniritzia eman du, "tratamenduari ongi erantzun" diola iritzita. Bestalde, Trumpek baztertu egin du bigarren hauteskunde eztabaidan parte-hartzea, telematikoa bada.

Donald Trump eta Joe Biden presidentegaien arteko hauteskunde eztabaida. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump eta Joe Biden presidentegaien arteko hauteskunde eztabaida
Donald Trump eta Joe Biden presidentegaien arteko hauteskunde eztabaida. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), Donald Trump presidente eta hautagai errepublikanoak hauteskunde kanpainari ekingo dio berriro larunbatean, Floridan, koronabirusagatik gaixo egon ostean. Sean Conley Etxe Zuriko medikuak bere oniritzia eman du, "tratamenduari ongi erantzun" diola iritzita.

"Larunbat gauean mitin bat egiten saiatuko naizela uste dut, baldin eta antolatzeko nahikoa denbora badugu. Ziurrenik Floridan egingo dugu, larunbat gauean", iragarri du Trumpek Fox Newsen egin dioten elkarrizketa batean.

Igande gauean Pennsylvanian bigarren mitin bat antolatzeko asmoa ere iragarri du AEBko presidenteak.

Koronabirusagatik negatibo eman ote duen galdetuta, ez du argitu negatibo eman duen ala ez: "ez dago arrazoirik etengabe probak egiteko".

Bigarren hauteskunde eztabaidaren inguruko data eta formatua ezbaian dauden honetan egin du iragarpena Donald Trumpek. Hasiera batean, urriaren 15ean egitekoa zen Miamin.

Aurrez aurreko telematikoaren aukera mahai gainean dagoen honetan, aukera hori baztertu du Trumpek: "Ez naiz eztabaida birtual batera joango. Ez dut denborarik galduko eztabaida birtual batean ". Hala ere, bere kanpainako taldeak hitzordua atzeratzea onartu du, hasiera batean Joe Bidenen kanpainak proposatu bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Hauteskundeak AEB Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Trump gaur Koronabirus-agerraldiak Biden gaur Kamala Harris gaur