Mundua -

Nobel sariak

Diputatu norvegiar batek Trump proposatu du Bakearen Nobel sarirako

Christian Tybring-Gjedderen ustez, AEBko presidenteak "gehiago egin du Israelen eta Arabiar Emirerri Batuen arteko bakea lortzeko, beste askok baino".

Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE.
Donald Trump
Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norvegiako Parlamentuko diputatu batek Donald Trump AEBko presidentea proposatu du Bakearen Nobel sarirako hautagai, Israel eta Arabiar Emirerri Batuen arteko bake akordioan bitartekari lanak egiteagatik, eta AEBko agintariak berehala eskertu du keinu hori Twitterren.

Nobel sarirako hautagaiak sekretuak dira, baina aurkezten dituztenak publiko egiteko libre dira. Christian Tybring-Gjedde diputatu kontserbadorearen hitzetan, Trumpek "gehiago egin du bi herrialdeen arteko bakea lortzeko, beste askok baino".

Israeldarren eta emiratarren arteko akordioa Ekialde Hurbilean "inflexio puntua" izan daitekeela argudiatu du Tybring-Gjeddek Nobel Batzordeari bidalitako gutunean, beste herrialde batzuek Emirerrien urratsei jarrai diezaieketen neurrian, Fox News AEBko katearen arabera.

Diputatuaren esanetan, oro har, Trump gatazkan dauden aldeen artean bitartekari lanak egiten saiatu da, bi Koreen arteko gatazkan edo India eta Pakistanen arteko gatazkan esku hartzeko borondatea adibide gisa jarrita, Kachemiraren kudeaketaren kontura. Ipar Korearen desnuklearizazioaren alde egindako lanak ere azpimarratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Nobel sariak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Israel