Mundua -

Koronabirusa

Munduan 22,6 milioi koronabirus kasu atzeman dira, ia 267.000 positibo egun batean

Estatu Batuak dira pandemiak gogorren jo duen herrialdea, 174.000 heriotzen langa igaro dute.

Munduan 22,6 milioi koronabirus kasu atzeman dira. Argazkia: EFE.
Munduan 22,6 milioi koronabirus kasu atzeman dira.
Munduan 22,6 milioi koronabirus kasu atzeman dira. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinan hasi zen koronabirusen pandemiak 22,67 milioi kasu utzi ditu mundu mailan, azken 24 orduetan ia 267.000 kutsatu baitira, Johns Hopkins Unibertsitateak ostegun honetan emandako balantzearen arabera.

Guztira, 22.679.466 lagunek hartu dute birusa, eta dagoeneko 793.710 pertsona hil dira, aurreko egunean baino 6.000 gehiago. Gainera, 14,54 milioi pertsonak baino gehiagok lortu dute gaixotasuna gainditzea; Brasil da paziente errekuperatu gehien dituen herrialdea (2,84 milioi), eta ondoren India dago, 2,1 milioitik gora izan baititu.

Estatu Batuak dira herrialderik kaltetuena (5,57 milioi kasu), eta 174.200 pertsona baino gehiago hil dira han COVID-19ak jota.

Brasilen 3,5 milioi kasu eta 112.300 hildako baino gehiago izan dira, eta bigarren lekuan daude bai kutsatuetan eta baita hildakoetan ere. Hirugarren lekuan India dago, 2,9 milioi kasu baino gehiagorekin eta 55.000 hildakotik oso gertu.

Zerrendako 'top 10' a Estatu espainiarrak ixten du, 377.906 kasu eta 28.813 hildakorekin (zortzigarrena mundu mailan), asteetan zehar aurretik izan arren, Irandik aldendu da horrela. Herrialde persiarrak 352.500 kutsatu baino gehiago izan ditu eta 20.200 hildako baino gehiago.

Erresuma Batuak, 324.000 kasu baino gehiago eta 41.489 hildako (bosgarren herrialdea atal horretan) ditu, 300.000 kutsatuen muga gainditu du, Argentinak bezala, 320.884 kasurekin, eta Saudi Arabiak 303.973 kasurekin.

200.000 baino gehiago dira Pakistanen (290.958), Bangladeshen (287.959), Frantzian (256.534), Italian (256.118), Turkian (254.520) eta Alemanian (231.292).

Txinak, pandemia jaiotzen ikusi zuen herrialdeak, 90.000ren kutsatuetara iritsi gabe jarraitzen du, 89.567 positiborekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua Espainia Alemania Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Brasil Italia Osasun albisteak Koronabirusa