Mundua -

Beirut

Libanoko Gobernuak dimisioa eman du leherketa gertatu eta sei egunera

"Ustelkeria sistemak Estatua baino handiagoak dira" Libanon, adierazi du Diabek, 2019ko urriko protesta oldearen ondoren sortu zen gobernuaren buruak.

Gobernuaren aurkako protestak, Beiruten. Argazkia: Efe
Gobernuaren aurkako protestak, Beiruten. Argazkia: Efe
Libanoko Gobernu osoak dimisioa eman du

1:5

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libanoko lehen ministro Hasan Diabek iragarri du Gobernuak dimisioa emango duela Beiruteko portuan leherketa izan eta sei egunera. Gutxienez 160 hildako eta 6.000 zauritu baino gehiago eragin zituen leherketak.

"Gobernu honen ukoa iragartzen dut gaur", esan du Diabek telebistan, eta ustelkeriaren aurkako borrokaz eta salbazio nazionaleko Gobernua izateko beharraz hitz egin du.

"Ustelkeria sistemak Estatua baino handiagoak dira Libanon", adierazi du Diabek, 2019ko urriko protesta oldearen ondoren sortu zen gobernuaren buruak.

"Batzuek ez dute ondo irakurri libanoarren iraultza urriaren 17an, haien kontrakoa zen, baina ez zuten ulertu", gaineratu du.

Halaber, hondamendiaren erantzule egin du "bitarteko zikin guztiekin" borrokatzen duen "klase politikoa", alderdi edo buruzagi zehatzik aipatu gabe.

Leherketa 3.000 tona amonio nitratok eragin zuten, eta 2014tik zeuden portuan gordeta, beharrezko neurriak hartu gabe, Diabek onartu zuenez.

Oraindik ez dakite zerk eragin zuen kargamentua leherraraztea, baina haren biltegiratzeaz arduratu ziren hainbat pertsona ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Asia albisteak Ekialde Hurbileko albisteak