Mundua -

Libano

Gutxienez 137 hildako eta desagertu, eta 5.000 zauritu, Beiruteko leherketetan

Hipotesi nagusia da biltegi batean zeuden amonio-nitratoko 2.750 tonek segurtasun-baldintza eskasengatik egin zutela eztanda.

Irudian, Beiruteko portua, eztandak izan ostean. Argazkia: EFE.
Irudian, Beiruteko portua, eztandak izan ostean
Erreskate taldeak desagertutakoen bila ari dira

1:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 137 lagun hil edo desagertu dira Beiruten, eta 5.000 baino gehiago zauritu, asteartean Libanoko hiriburuko portuan izandako bi leherketaren ondorioz, Osasun Ministerioko iturri batek baieztatu duenez. Mohamed Hasan ministroak tokiko komunikabideei esan dienez, oraingoz 113 hildako daude, eta ia 4.000 zauritu. 

Oraindik ez dute egiaztatu eztandak zergatik gertatu ziren, baina tokiko hedabideek jakinarazi dute lehergaiak gordetzen zituzten biltegiak dauden gune batean izan zirela. Une hauetan, hipotesi nagusia da biltegi horietako batean zeuden amonio-nitratoko 2.750 tonek segurtasun-baldintza eskasengatik egin zutela eztanda.

Abbas Ibrahim Segurtasun Nazionaleko zuzendariak azaldu duenez, portuan Beiruteko portu-agintariek duela urte batzuk konfiskatutako lehergaiak gorde egiten dituzte; nolanahi ere, adierazi du beharrezkoa dela ikerketaren ondorioak izan arte itxarotea, arrazoiak aurreratu baino lehen.

BIDEOA | Erreskate-taldeak desagertutakoen bila ari dira

Erreskate taldeak desagertutakoen bila ari dira
Erreskate taldeak desagertutakoen bila ari dira
Erreskate taldeak desagertutakoen bila ari dira

1:30

Testuinguru horretan, Beiruteko gobernatzaile Maruan Abudek MTVn esan duenez, 2014ko txosten batek ohartarazi zuen portuan hau bezalako istripua gerta zitekeela.

Hasan Diab lehen ministroak, asteazken honetan, baieztatu egin du istripuaren hipotesia, eta berretsi du "onartezina" dela amonio-nitratoko 2.750 tona han gordeta egotea 2014tik, biltegi batean; hortaz, galdegin ditu, "erantzuleentzat", "zigorrik handienak".

Sare sozialetan dabiltzan bideoek erakusten dutenez, leherketa bortitza izan zen, eta, ondorioz, ke-zutabe handia sortu; gerora, beste eztanda bat izan zen, handiagoa ere. Zipren ere hauteman zituzten astinduak.

BIDEOA | Libanoko presidenteak, errudunei, "zigorrik gogorrena" jarriko zaiela iragarri du

Libanoko presidenteak, errudunei, "zigorrik gogorrena" jarriko zaiela iragarri du
Libanoko presidenteak, errudunei, "zigorrik gogorrena" jarriko zaiela iragarri du
Libanoko presidenteak, errudunei, "zigorrik gogorrena" jarriko zaiela iragarri du

0:59

Portua eta inguruko auzoak suntsituta daude. Libanoko prentsak argitaratutako irudietan ikusgai dago zulo handia utzi zutela eztandek, eta aldameneko eraikinak guztiz hondatuta daudela.

Beiruteko gobernatzaileak esan du 300.000 herritarrek baino gehiagok galdu dutela etxebizitza, leherketen eraginez. Adierazi duenez, agintariak lanean daude, horiek ura, janaria eta aterpea izan dezaten. Kalte materialak 3.000-5.000 milioi dolarrekoak dira, haren esanetan, "agian handiagoak ere".

BIDEOA | Beiruteko 0 guneko aireko irudiak

Beiruteko 0 guneko aireko irudiak
Beiruteko 0 guneko aireko irudiak
Beiruteko 0 guneko aireko irudiak

1:17

Nazioarteko laguntza

Agintariek nazioarteko laguntza eskatu dute, eta hori iristen hasia da. Qatarrek eta Kuwaitek sendagaiak sortzeko materiala bidaliko dute, eta Egipto eta Jordania laguntzeko prest azaldu dira. Ekialde Hurbiletik kanpo, Errusiak bost hegazkin bidaliko ditu, osasun-langileekin, sorosleekin eta kanpaina-ospitale batekin, eta Emmanuel Macron Frantziako presidenteak aurreratu du babes zibileko hainbat espezialista eta "mediku-materialeko zenbait tona" ahalik eta lasterren helduko direla Beirutera. Alemaniak, Belgikak, Herbehereek eta Txekiak ere eramango dute laguntza Libanora.

BIDEOA | Beiruteko portuko eztandak oraindik eta egoera okerragoan utzi du Libano

Beiruteko portuko eztandak oraindik eta egoera okerragoan utzi du Libano
Beiruteko portuko eztandak oraindik eta egoera okerragoan utzi du Libano
Beiruteko portuko eztandak oraindik eta egoera okerragoan utzi du Libano

1:25

Mike Pompeo Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkariak Saad Hariri Libanoko lehen ministro ohiarekin hitz egin du telefonoz, doluminak agertzeko, eta ziurtatu dio Washington prest dagoela laguntza helarazteko, Haririren bulegoaren esanetan (Naharnetek eman du informazio hori).

Israelgo iturri ofizialek, bestalde, ezeztatu dute Israelek inolako loturarik izatea gertaturikoarekin; azkenaldi honetan, tentsioa gero eta handiagoa izan da Israelen eta Hezbola alderdi-milizia xiitaren artean.

BIDEOA | Mikel Ayestaranek Beiruti buruzko azken informazioa ekarri digu

Mikel Ayestaranek Beiruti buruzko azken informazioa ekarri digu
Mikel Ayestaranek Beiruti buruzko azken informazioa ekarri digu
Mikel Ayestaranek Beiruti buruzko azken informazioa ekarri digu

0:50

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Asia Azken ordukoa Libanon Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?