Mundua -

Koronabirusa

COVID-19aren aurkako txerto kanpaina urrian abiatzea espero du Errusiak

Gamalei zentroak garatutako txertoa jasotzen lehenak medikuak eta irakasleak izango dira. Abuztuaren 10etik aurrera Errusiako eskualdeetara bidaliko dute.

EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Txerto kanpaina zabalagoa urrian abiatzea espero dugu”, esan du Mijail Murashko Errusiako Osasun ministroak.

Errusiako Gamalei Mikrobiologia eta Ikerketa Epidemiologikoen Zentro Nazionalak COVID-19aren aurka garatutako txertoaren proba klinikoak amaitu dira, eta erregistroa hasi da, ministroak gaur jakitera eman duenez.

Gamalei zentroak koronabirus berriaren aurka garatutako txertoaren proba klinikoak amaitu dira, eta orain erregistratzeko agiriak prestatzen ari dira”, adierazi du Murashkok.

Osasun ministroak zehaztu duenez, txertoa jasotzen lehenak medikuak eta irakasleak izango dira. Abuztuaren 10etik aurrera Errusiako eskualdeetara bidaliko dute.

Bigarren txertoa

Bestalde, Errusiako bigarren txertoa, Vector zentroak garatutakoa, proba klinikoen prozesuan dago oraindik. Murashkok azaldu duenez, txerto berriekin proba klinikoak egin ahal izateko beste bi eskaera “datorren hilean edo bi hilabete barru” jasotzea espero du Osasun Ministerioak.

Txina eta Errusia COVID-19aren kontrako txertoak “benetan probatzen aritzea” espero duela esan zuen bezperan Anthony Fauci AEBetako epidemiologo nagusiak, “norbaiti eman baino lehen”.

Errusiako agintariek koronabirusaren aurkako txertoa onartu behar zutela jakin zuenean egin zituen adierazpenak Faucik.

Pandemia hasi zenetik, 845.443 pertsona kutsatu eta 14.058 hil dira Errusian. AEB, Brasil eta Indiaren atzetik munduko laugarren herrialdea da kutsatu kopuruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Zientziaren hedapena Erizaintza Txertoak Koronabirusa