Mundua -

FRANTZIA

Frantziako Gobernuak dimisioa eman du berritze bat errazteko

Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak dimisioa aurkeztu dio Emmanuel Macron presidenteari. Jean Castex kontserbadorea lehen ministro berri izendatu du Macronek.

Édouard Philippe, Frantziako lehen ministroa. Irudia: EFE
Édouard Philippe, Frantziako lehen ministroa
Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak dimisioa aurkeztu du

1:6

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak dimisioa aurkeztu dio Emmanuel Macron presidenteari, eta honek onartu egin dio.

Philippe eta egungo taldeak gai arruntak kudeatzen jarraituko dute Gobernu berria izendatu arte, Eliseoko Jauregiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Lehen ministroaren uko egiteak (Frantzian erabili ohi den formula, presidenteak Gobernu berri bat nahi duenean) ez du esan nahi Philippek exekutiboaren buru jarraitzeko enkargua jaso ezin duenik, nahiz eta Frantziako hedabideen arabera ez duen jarraituko.

Joan den igandeko udal hauteskundeen bigarren itzuliaren ostean, Gobernuaren birmoldaketa deskontatutzat eman zuten, baina talde berriaren etorrera oraindik egun batzuk atzeratu daiteke.

Philippe hauteskunde horietan aukeratu zuten bere hiriko (Le Havre) alkate, eta bihar, larunbata, hartu beharko luke kargua.

Macronek bere Gobernua aldatuko zuela onartu du gaur goizean eskualdeko prentsan argitaratutako elkarrizketa batean, eta hermetiko mantendu da Philippe zorteari dagokionez.

Presidenteak askotan adierazi du bere politikari bira soziala eta ingurumenekoa eman nahi diola boterean geratzen zaizkion bi urteetarako, 2022ko udaberrirako aurreikusita dauden presidentetzarako hauteskundeak baino lehen.

Orain jarduneko lehen ministroa denak atzerapausoa eman dezake eta Le Havreko alkatetza har dezake, Macronek bere Gobernua zuzentzeko aukeratu zuenean zuen kargua.

Jean Castex Frantziako lehen ministro berria. Argazkia: EFE

Jean Castex Frantziako lehen ministro berria. Argazkia: EFE

Jean Castex kontserbadorea lehen ministro berri izendatu du Macronek, Eliseok jakitera eman duenez. Koronabirus pandemiari aurre egiteko murrizketak pixkanaka altxatzeko ardura izan du Castexek.

Prades herriko (Frantziako hegoaldea) 55 urteko alkateak protagonismoa hartu zuem, Philippek koronabirusaren aurkako neurriak altxatzeko plana egiteko ardura eman zionean. Horregatik, Monsieur Deconfinement ezizena jarri diote Frantzian.

Aldez aurretik, Eliseoko idazkari nagusiaren ondokoa izan zen 2011tik 2012ra, Nicolas Sarkozy kontserbadorea presidente zela, eta Olinpiar Jokoak hartzeko (Paris 2024) ordezkari izendatu zuten 2017an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron Macronen Gobernua