Mundua -

AEB

Donald Trumpek zurien kantu supremazistak dituen bideo bat zabaldu du Twitterren

Bideoa pare bat orduz egon da zintzilik, agintariaren mezu lerrotik desagertu baino lehen.

Donald Trump. Irudia: EFE
Donald Trump
Donald Trump. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak Floridako martxa batean "Botere zuria!" oihukatzen duen arraza zuriko gizon baten bideo bat zabaldu du pare bat orduz Twitter sare sozialean.

Bideoa presidentearen mezu baten barruan txertatuta egon da, eta pare bat orduz egon da zintzilik agintariaren mezu lerrotik desagertu baino lehen.

Irudiak Floridako The Villages barrutiko erretiratuen martxa batekoak dira, presidentearen eta segurtasun indarren aldekoa. Erretiratu asko ageri dira bertan, eta Trumpen birtxio baten parte da. Honela dio presidentearen mezuak: "Eskerrik asko The Villageseko apartari. Udazkenean eroriko da ezker erradikal demokrata. Laster arte!".

Bideoak, jarraian, erretiratuen talde bat erakusten du golf orga batean presidentearen aurkako kontraprotesta baten aurrean martxa eginez. Bideoa hasi bezain laster, gizon batek "Botere zuria!" aldarrikatzen du, ukabila goratuta.

Ondoren, Etxe Zuriak agiri bat bidali du, AEBko presidenteak "ez zuen bideoko adierazpena entzun" esanez. Judd Deere Etxe Zuriko bozeramaileak ohar labur batean jakitera eman duenez, "bere jarraitzaileen berotasun izugarria ikusi zuen".

Etxe Zurian egindako egonaldian, arrazakeriaren inguruko tentsioak areagotu izana leporatu diote presidenteari, talde supremazistei keinu eginez, baina Administrazioak ukatu egin du horrelako keinurik egin izana, eta nabarmendu du presidenteak askotan gaitzetsi duela supremazismo zuria.

Etxe Zuriak bideoa presidentetzara zabaltzeko egin duen lehen erreakzioetako batean, Alex Azar Osasun idazkariak adierazi du Trump Administrazioak beti gaitzetsi duela "supremazismo zuriaren edozein keinu", eta bideoan entzuten diren adierazpenak ez direla presidentearen iritziaren adierazgarri erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Twitter Ameriketako Estatu Batuak Arrazismoa Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump