Mundua -

Agindu gorria

Nazioarteko Zigor Auzitegiak Gadafi harrapatzeko laguntza eskatu du

Auzitegiak "agindu gorria" ezartzeko eskatu dio Interpoli Gadafi atxilotzeko, gizateriaren aurkako krimenengatik.

Gadafi EITB
Gadafi EITB
Gadafik borrokari eusteko dei egin die libiarrei

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Moreno Ocampo Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak “zirkular gorria” ateratzeko eskatu dio Interpoli, Gadafi Libiako buruzagia gizateriaren aurkako krimenak leporatuta atxilotzeko.Gainera, Saif el Islam diktadorearen semea eta Abdula el Senusi koinatua ere atxilotzeko neurri berdinak hartzeko eskatu dio Nazioarteko Zigor Auzitegiko Fiskaltzak.

Herrialdeko matxinaden aurka errepresio bortitza egitea leporatuta harrapatu nahi dituzte Libiako hiru buruzagiak.

Ocampok esan duenez, hiru buruzagiek Libiako erregimenean oinarrizko triangelua osatzen zuten. Gadafik "botere osoa zuen", semea "lehen ministro" bezala agertzen zen eta Senusi "laguntzaile nagusi" bezala.

Auzitegiak ekainaren 27an agindu zien Libiako agintari berriei ihes egindako hiru buruzagiak atxilotzeko.

Ocampok Interpolen, nazioarteko polizia antolaketarik handienaren, lankidetza eskatu du ostegun honetan.

Luis Moreno Ocampo Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak “zirkular gorria” ateratzeko eskatu dio Interpoli, Gadafi Libiako buruzagia gizateriaren aurkako krimenak leporatuta atxilotzeko. Gainera, Saif el Islam diktadorearen semea eta Abdula el Senusi koinatua ere atxilotzeko neurri berdinak hartzeko eskatu dio Nazioarteko Zigor Auzitegiko Fiskaltzak. Herrialdeko matxinaden aurka errepresio bortitza egitea leporatuta harrapatu nahi dituzte Libiako hiru buruzagiak.Ocampok esan duenez, hiru buruzagiek Libiako erregimenean oinarrizko triangelua osatzen zuten. Gadafik "botere osoa zuen", semea "lehen ministro" bezala agertzen zen eta Senusi "laguntzaile nagusi" bezala.Auzitegiak ekainaren 27an agindu zien Libiako agintari berriei ihes egindako hiru buruzagiak atxilotzeko.Ocampok Interpolen, nazioarteko polizia antolaketarik handienaren, lankidetza eskatu du ostegun honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioarteko albisteak Gaurko titularrak Albisteak Nazioarteko Zigor Auzitegiaren epaiketak Libia Niger azken ordukoa