Mundua -

Gerra Libian

Nigerrera ihes egin duela esatea 'gerra psikologikoa' dela dio Gadafik

Nigerreko Atzerri ministroak ere ukatu egin du diktadore ohia bere lurraldean dagoela.

Gadafi
Gadafi
Gadafi

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar el Gadafi Libiako diktadore ohiak esan du Nigerrera ihes egin duela dioen informazioa "gezurra" eta "gerra psikologikoa" dela, Al Rai Siriako telebista-katera egindako adierazpenetan.

Gadafik matxinoen aurka egiteko eskatu die libiarrei, eta Mendebaldeko botereen frontea izatea egotzi dio Trantsizio Batzordeari (NTC).

"Espioiak izan ziren italiarrentzat, eta orain espioiak dira Frantziarentzat. Harrapa itzazue gure herrialdea bonbardatzeko eta libiarrak eta gure umeak hiltzeko NATOrekin eta Erresuma Batuarekin lan egiten duten guztiak", gaineratu du.

Mohamed Bazoum Nigerreko Atzerri ministroak ere ukatu du Gadafi bere herrialdan dagoela: "Guztiz gezurtatu nahi dut".

Halaber, Gadafi Nigerrera joango balitz, matxinoei entregatzea aztertuko luketeela nabarmendu du.

Muamar el Gadafi Libiako diktadore ohiak esan du Nigerrera ihes egin duela dioen informazioa "gezurra" eta "gerra psikologikoa" dela, Al Rai Siriako telebista-katera egindako adierazpenetan.Gadafik matxinoen aurka egiteko eskatu die libiarrei, eta Mendebaldeko botereen frontea izatea egotzi dio Trantsizio Batzordeari (NTC)."Espioiak izan ziren italiarrentzat, eta orain espioiak dira Frantziarentzat. Harrapa itzazue gure herrialdea bonbardatzeko eta libiarrak eta gure umeak hiltzeko NATOrekin eta Erresuma Batuarekin lan egiten duten guztiak", gaineratu du.Mohamed Bazoum Nigerreko Atzerri ministroak ere ukatu du Gadafi bere herrialdan dagoela: "Guztiz gezurtatu nahi dut".Halaber, Gadafi Nigerrera joango balitz, matxinoei entregatzea aztertuko luketeela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Munduko albisteak NATO argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Libia albisteak Niger gaur