Mundua -

KORONABIRUSA

Beijingek larrialdi maila handitu du COVID-19aren berragerpenaren ondoren

Astearte honetatik aurrera, eskola presentzialak bertan behera utzi dituzte, etxetik lan egitea gomendatu dute eta arrisku guneak zigilatu dituzte, inork bertatik atera ez dezan.

Gizonek motor bat haragiz kargatzen dute Xinfadi azokako eraikin itxiaren ondoan. Argazkia EFE
Gizon maskaradunek motor bat haragiz kargatzen dute Xinfadi azokako eraikin itxiaren ondoan
Gizonek motor bat haragiz kargatzen dute Xinfadi azokako eraikin itxiaren ondoan. Argazkia EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beijingek larrialdiei erantzuteko maila handitu du gaur, joan den ostegunean hiriko merkatu nagusian antzeman zuten koronabirus agerraldi berriaren hedapen masiboa geldiarazteko ahaleginean, eta dagoeneko ehun positibo baino gehiago zenbatu dituzte, Udaleko agintariek jakitera eman dutenez.

Chen Bei Beijingo udal gobernuko idazkariorde nagusiak prentsaurrekoan iragarri duenez, asteartetik aurrera hiria hirugarren mailatik bigarren mailara igaro da, eta, besteak beste, bizilagunen erkidegoek egoiliarren nortasuna eta osasun egoera aztertuko dute berriro, eta tenperatura hartuko dute.

Era berean, klase presentzial guztiak bertan behera geratu dira eta egoiliarrei etxetik lan egiteko aholkatzen zaie; aldiz, arrisku "handiko" eremuetan dauden erkidegoak zigilatuta geratuko dira – kasuak baieztatuta edo agerraldiak eztanda egin zuen merkatuarekin kontaktua izan dutenak –, eta ezingo da inor bertatik atera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Asia Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea